Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Kultura Saila

euskadi.net

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Kultura sustatu
  4.  
  5. Antzerkia
Sarea

Sarea-ko ikuskizunen katalogoa

Gomendatutako Obren Katalogoa SAREAren tresna garrantzitsuenetako bat da, izan ere, SAREAko programatzaileekin duen hurbileko kidetasunagatik eta ideien antzakotasunagatik horien behar bereziei erantzun egokiagoa eskaintzen baitu. Programatzaileek askatasun osoz finkatzen dituzte beraien programazioak, eta  kontsulta tresna gisa darabilten arren, ez daude behartuta programazioan katalogoko obrak sartzera.

  • Antzerki eta Dantza Katalogoa

Antzerki eta Dantza Batzorde Artistikoari dagokio Gomendatutako Obren Katalogoan sartuko diren ikuskizunen hautaketa. Horretarako urtean zehar  lau bilera egingo ditu:  martxoan, ekainean, irailean eta abenduan. Ikuskizun bat katalogoan sartzea erabaki ahal izateko ezinbestekoa da Batzordeko kideek  aurretik zuzenean ikustea, ez baita nahikoa  bideo edo dvd batean ikustea. Behin obra bat katalogoan sartzea erabakitzen denean, Idazkaritza  Teknikoa konpainiarekin jarriko da harremanetan  horren berri emateko eta, aurretik egin ez badu, fitxa behar bezala beteta bidal dezan eskatzeko.

SAREAko Osoko Bilkuran – bilerak urtarrilean, apirilean, uztailean eta urrian egiten dira– Batzorde Artistikoak programatzaileei aurkeztuko dizkie Katalogoari gehitu zaizkion ikuskizunak.

Katalogoan sartzeko eskaera, Eskabide Orria (pdf, 111,10 kB) behar bezala bete eta Idazkaritza Teknikora posta elektronikoz bidaliz egingo da. Bide honetatik heltzen diren proposamenen informazioa web orrian sartuko da, SAREAko Katalogoan edo Katalogo Orokorrean, kasuan kasu. 

Batzorde Artistikoak  proposamenen jarraipen egokiagoa egin dezan, Euskal Autonomia Erkidegotik kanpo egingo diren emanaldien egutegia Idazkaritza Teknikora bidaltzea gomendatzen da hilabeteko aurrerapenarekin. 

  • Musika Katalogoa

Musika Batzorde Artistikoari dagokio Gomendatutako Obren Katalogoan sartuko diren ikuskizunen hautaketa. Musika Katalogoa urtean behin osatzen da eta indarrean egongo da irailetik ekainera arte. Proposamenak aurkezteko deialdia miatzean zabalduko da eta Batzordeak ekinean egingo du bilera. Behin proposamen bat katalogoan sartzea erabakitzen denean, Idazkaritza  Teknikoa konpainiarekin jarriko da harremanetan  horren berri emateko.

Uztailan egiten den SAREAko Osoko Bilkuran, Musika Batzordeak programatzaileei aurkeztuko die osatutako Musika Katalogoa. Katalogoa indarrean egongo da irailetik ekainera arte. 

Katalogoan sartzeko eskaera  musika proposamenak aurkezteko deialdia zabaltzen denean egin behar da, maiatzean, Idazkaritza Teknikora bidaliz posta elektronikoz Eskabide Orria (pdf, 88,29 kB), eta posta arruntaz  entzunezko dokumentua.