Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Kultura Saila

euskadi.net

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Kulturaren Euskal Behatokia
  4.  
  5. Albisteak eta Joerak
 

Europar Batasunaren azterketa-ildoak kultura esparruan

Azken urteetan, Europako Batzordeak kulturaren alorrean eragin sozial eta ekonomiko handia izan duten hainbat ikerketa sustatu ditu. Hain zuzen, honako ikerlan hauek izan daitezke horren adibide: “Kulturaren eragina sormenean” [PDF - 1,24 MB, ingelesez], “Kulturaren Ekonomia Europan” , edo “Artisten mugigarritasunerako Informazio Sistemak” [PDF - 627,01 kB, ingelesez] , hiruak ere gizarte mailako eztabaida sakona eragin dutenak.

Gaur egun, Batzordeak, kanpoko zerbitzuen bidez, kultura-sektorerako interes handikoak diren hiru ikerketa-ildo ditu abian. Ikerketa horiek kultura-jarduerentzat funtsezkoak diren hiru alderdi dituzte aztergai: ETEak, teknologia berriak, eta kulturak garapen ekonomikoari egiten dion ekarpena. Joerak miatzen jarraituz, Batzordeak gaur egun sustatu eta 2010. urtearen amaieran kaleratzekoak diren hiru ikerketa horien helburuak azalduko ditugu.

1. Ikerketa: Eskualde eta tokiko garapen ekonomikoari kulturak egiten dion ekarpena, Europako eskualde-politikaren testuinguruan. Kultura beti izan da Europako eskualde eta hirien erakargarritasunerako eta garapen ekonomikorako funtsezko elementua. Alabaina, kultura zein eratan txertatu den Europar Batasuneko eskualde-eta kohesio-politikaren testuinguruan, hori ez da hain ezaguna. Ikerketa horren bidez, EBk hutsune hori bete nahi du. 2000-2006 aldian egitura-funtsen bidez finantzatu ziren hainbat kultura-proiektu ikertuko, eta 2007-2013 aldian eskualde mailako garapen-estrategietan kultura-dimentsioa nola txertatu den aztertuko da. Ikerketa egingo duen enpresa: Strategic Centre for European Studies, ERICARTSekin lankidetzan.

2. Ikerketa: Kultura eta Sorkuntza Industrien enpresa-dimentsioari buruzko ikerketa Ikerketa horri esker, Batzordeak hobeto ezagutuko du nola funtzionatzen duten eta zer behar espezifiko dituzten kultura- eta sorkuntza-industria alorreko enpresek, eta bereziki ETEek. Ingurunea eta araudia aztertuko ditu batik bat, alde horiek enpresen garapenean, enpresa txiki horiek finantzazioa bilatzerakoan, eta horretara iristeko aurkitzen dituzten oztopoetan zer eragin ote duten. Enpresa txiki eta ertain horientzako I + G nozioei arreta berezia eskainiko zaie. Ikerketa egingo duen enpresa: Utrecht School of the Arts-ekin, K2M Limited-ekin eta Eurokleis-ekin lankidetzan.

3. Ikerketa: Kultura-alorrean, europar kulturaren inguruko gaiei lotuta, mugez gaineko eztabaidak eta trukaketak sustatzera bideratuta dauden plataformen (web-guneen) kartografia eta ebaluazioa. Aldi berean kultura eta arte adierazpenaren inguruko eztabaida sustatu eta informazioa trukatzeko, eta europar proiektuari buruzko ikuspuntuak trukatzeko balio duten Europako web-guneak kartografiatzea eta aztertzea da ikerketa horren helburua. Kulturaren eta arte-adierazpenaren sektore-arteko gaietan, Europa mailan informazioa eta elkarrizketa trukatzeko Internet hobeto erabiltzeko pistak antzeman nahi dira. Ikerketa egingo duen enpresa: Empirica Gesellschaft für Kommunications- und Technologieforschung mbH (Bonn, Alemania), P.A.U. Educationekin (Bartzelona) eta IBK Remscheid-rekin (Alemania) lankidetzan... 2010eko martxoaren amaieran ikerketa horren emaitzak aurkeztu dira, eta konklusioak Culture Map webgunean ikus daitezke:

Ikerlanaren gomendioak

1. gomendioa: Kultura-adierazpenak (testua, irudiak, eta abar) trukatzea proposatzen duten plataforma birtualei eta on-line ekimenei laguntzea. Artistek euren kultura- eta arte-adierazpenak nahiz adierazpen intelektualak mugaz gaindiko esparru europarrean aurkez ditzaten gonbidatzea, iritzi- eta ikuspuntu-trukaketa huts batetik harago, publikoari irekita dagoen elkarrizketa eta eztabaida irekia sustatzeko. Etorkizuneko Kultura Programa zehazterakoan, Europako Batzordeak kultura-adierazpenen inguruko elkarrizketara eta trukaketara bideratutako plataforma horiek finantzatzearen egokitasuna azter lezake, gaur egun dauden plataforma parte-hartzaileen osagarri izan daitezen.

2. gomendioa: Web-guneak garatzerakoan, eraikitzeko gaitasuna sustatzea. Web 2.0 eta web 3.0 teknologiak erabiliz, web-ean oinarritutako aplikazioak hobeto erabiltzea litzateke helburua. Gainera, hizkuntz aniztasuna ziurtatzeko eta bikoteen coaching-a (peer coaching) sustatzeko soluzio berriak ezarri beharko lirateke, beti ere web teknologiak erabiliz (copyright-aren inguruko gaiak eta abar barne hartuz). Horren baitan, kultura alorreko web-guneen hizkuntz aniztasunari laguntzeko eta hori bermatzeko, "botton-up" soluzio errentagarriak egon litezke, adibidez “crowd sourcing”-en ("hirugarreneratze masiboa") pareko ereduen bidezkoak. EBren beste programa batzuetan sartuta dauden IKT-prestakuntzarako laguntza-sistemak behar dituzte interesatuek, adibidez “Informazio eta Komunikazio Teknologiak” -bizitzan zeharreko ikasketa-programaren zeharkako ekintzen jarduera funtsezkoenetako bat-. Kulturari argi lotuta dauden hainbat eta hainbat proiektuk jasotzen dute laguntza, eskema horri jarraituz.

Aztergai horien artean (28 webgune guztira), Eusko Jaurlaritzak bultzatutako webgunea nabarmendu behar dugu.