Logo Euskadi.eus
Hizkuntza

Arte eta Kultura Industriei buruzko txosten estatistikoa - 2013

Kulturaren Euskal Behatokiak Arte eta Kultura Industria estatistikaren laugarren edizioa egin berri du, oraingoan, 2013ko datuekin. Estatistika bi urterik behin egiten da eta, edizio honetan, ikusizko arte, zuzeneko musika, liburu, disko eta ikus-entzunezko sektoreei dagozkien 606 eragilek hartu dute parte.

Eragiketa honek EAEko kultura eskaintza dinamizatzen duten eragile pribatu zein publikoen informazioa eskaintzen du. Sektoreok ezagutzeko oinarrizko datuak dira, eta garrantzitsuagoa dena: 2007 eta 2013 bitarteko datuak eskura izanik, sektoreen joera ezagutzeko aukera ematen dute, perspektiba eskaini eta urteotan izandako bilakaera erakutsi ere bai.

Metodologia aldetik, 2009an egindako aldaketekin (liburuaren eta disko salmenten sektoreak sartu eta galdesortak erraztu), eragiketa finkatua dago. Horrela, 2014. urtean landa lana egin ondoren, 2015an datuak aztertu, garbitu eta ustiatu egin dira.

Lan horren emaitzak zabaltzeko, Kulturaren Euskal Behatokiak hainbat bide erabiltzen ditu: sektoreetako txostenak; emaitzetatik abiatuz, azterketa analitikoa eta sakona egiteko, «Ikuspegiak» txostena; kulturaren oinarrizko adierazleak; eta webean eskuragarri dagoen datu-bankua.

Behatokiaren asmoa sektorearen egoeraren argazkia ematea da. 2013ko datuok serie historikoa elikatzen dute, eta joerak aztertzeko aukerak ematen ditu. Argitalpen honetan txosten sektorial guztiak batzen dira. Txostenaren hasieran, aztertutako sektore guztien ikuspegi orokorra ematen duten grafikoak jasotzen dira.

Txosten sektorialak

Arte eta Kultura Industriei buruzko estatistikaren informazio osatua