Logo Euskadi.eus
Hizkuntza

Arte eta Kultura Industriei buruzko txosten estatistikoa - 2015

Kulturaren Euskal Behatokiak Arte eta Kultura Industriak estatistikaren bosgarren edizioa egin berri du, oraingoan, 2015eko datuekin. Estatistika bi urterik behin egiten da eta, edizio honetan, ikusizko arte, zuzeneko musika, liburu, disko eta ikus-entzunezko sektoreei dagozkien 629 eragilek hartu dute parte.

Eragiketa honek EAEko kultura sektorearen espektro zabal baten informazioa eskaintzen du, eta 10 urteko denboraldia hartzen du kontuan. 2016. urtean landa lana gauzatu ondoren, 2017an datuak aztertu, garbitu eta ustiatu egin dira.

Kulturaren Euskal Behatokiak informazio multzo zabala du eta emaitzak zabaltzeko hainbat bide erabiltzen ditu: sektore txostenak; «Ikuspegiak» txostena, emaitzetatik abiatuz, azterketa analitikoa eta sakona; Agenteen profilak; Kultura Adierazle Hautatuak; Oinarrizko kultura adierazleak; eta webean eskuragarri den datu-bankua.

Txosten honek, argitalpen bakarrean, sektore bakoitzari buruzko txosten guztiak batzen ditu. Behatokiaren asmoa sektorearen egoeraren argazkia ematea da. Zifra handien panoramika orokor batekin hasten da eta, horren ondoren, kapitulu desberdinetan, sektore bakoitzeko informazioa zehazten du: Arte eszenikoetako ekoizleak eta programatzaileak, ikusizko arteak, liburuaren industria, disko industria, musika programatzaileak eta ikus-entzunezko ekoizleak.

Txosten sektorialak

Arte eta Kultura Industriei buruzko estatistikaren informazio osatua