Jarraian aurkezten den dokumentuak 2005ean Deustuko Unibertsitateko Aisiazko Ikaskuntzen Institutuak
burututako Euskadiko Autonomia Erkidegoko sektore fonografikoari buruzko azterlanaren laburpen
sintetiko bat jasotzen du.
Euskadi mailan burutzen den era honetako lehenengo azterlana izanik, Kulturaren Euskal Planaren esparruan
(2004) sortzen da. Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak eta euskal sektore fonografikoaren kezkek
bultzatu dute azterlan hau. Bi interesek bat egiten dute, Euskadiko jarduera fonografikoa, sektorea osatzen
duten enpresak, bere produktuak eta ahalmen ekonomikoa nola dauden jakin beharra dutelako.
Dokumentu osoa Lakuako Kulturaren Euskal Behatokiko bulegoan kontsulta daiteke eta ondoko helbidean
eska daiteke: kulturabehatokia@ej-gv.es