Aurkeztutako txostenaren helburu nagusia EAEko kultur esparruan dagoen estatistika
informazioa aztertu eta baloratzea da, Estatistika Esparruak benetako
eta begien bistako erreferenteetan oinarria izan dezan. Horrek bi eginkizun ekarri
ditu:
EAEko kultur informazioa jasotzen duten lehen eta bigarren mailako iturriak
identifikatzea.
Estatistika eragiketen ezaugarriak aztertu eta jasotzen dituzten adierazleei
buruzko informazioa ateratzea.
Kulturaren Euskal Planaren esparruan egindako azterketak bereziki hartu
dira kontuan, informazio ugari eskaintzen baitute, dauden hutsuneak betez eta
beste iturri batzuek eskaintzen dutena osatuz. Bestalde, EAEn oinarritutakoak
izanik, egindako azterketarako funtsezko baliabideak dira, jasotzen duten xehetasun
maila dela eta.
Kulturaren Euskal Planak euskal kultur sistemaren inguruan proposatzen
duen eraketa ondorengo eremu edo azpi-sistemek osatzen dute: kultur ondarea,
arte sorkuntza eta adierazpideak eta kultur industriak. Horiez gain, baditugu
zeharkako lerroak ere. Horixe da, beraz, txosten hau egiteko erabili
den esparrua.