Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Kultura Saila

euskadi.net

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Kulturaren Euskal Behatokia
  4.  
  5. Ikerketak eta Argitalpenak
 

W3C-WAI-k web edukirako ezarritako 1.0 erabilerraztasun jarraibideetako A mailari dagokion ikonoa

Ikerketak eta Argitalpenak

Txostenak

  1. Nazioarteko estatistika-esparruaren egoeraren eta balorazioaren txostena (pdf, 1'20 MB)

    2007ko martxoa

    Nazioko eta nazioarteko estatistika-sistemen azterketa honen xedea da, ondoren, Euskal Herrian, lurraldeen arteko konparazioak (nazio-mailakoak nahiz nazioartekoak) egiteko aukera emango duen sistema bat diseinatzea ahalbidetuko duten erreferentziak eskuratzea. Hortaz, azterlan honen dohain garrantzitsuenetako bat da, esperientziak bilduko dituen erreferente bat denez, tresna oso baliagarria izango dela Euskal Herrirako estatistikaesparru bat diseinatzeko.

    UNESCOren eta Europako Batasunaren kasuak aztertu dira, horiek baitira nazioartean onarpen gehien duten ereduzko estatistika-esparruen roposamen nagusiak. Quebeceko, Frantziako, Espainiako eta Kataluniako estatistika-sistemen garapen-esperientziak ere aztertu dira. Azterlana egiteko bigarren mailako iturriak erabili dira: erakunde horiek aldizka sortzen duten dokumentazioa, eta horien egitura eta egungo egoera aztertzen dituzten txostenak.

    Bi mailatara zehaztutako protokolo batetatik abiatuta bildu da azterketa egiteko beharrezkoa izan den informazioa: batetik, estatistika-sistema bakoitzari buruzko informazio osatu, orekatu eta sistematizatua lortzeko, horien ezaugarri nagusiak jasotzen dituzten fitxa batzuk diseinatu dira (ikus 1. eranskina); bestetik, aztertu diren estatistika-sistemek erabiltzen dituzten adierazle eta aldagai guztien ezaugarri nagusiak jaso dira. Azkenik, sistemek erabiltzen dituzten definizio kontzeptual nagusiak ere jaso dira.

    Kulturaren Euskal Behatokia