Arteei eta Kultura Industriei buruzko Estatistikaren Agenteen Profilak - 2013
Arteei eta Kultura Industriei buruzko 2013ko Estatistikaren emaitzek hainbat analisi-maila egiteko aukera ematen dute. Horretarako, kontuan hartu da EAEko1, kultura-esparruetan iharduten 606 agenteri buruzko informazioa. Hala, sektoreko txostenek sektore bakoitzari buruzko datuak jasotzen dituzte ahalik eta modu zehatzenean. Bestalde, Ikuspegiak txostenak interpretazioa egiteko aukera ematen digu agente guztien ustiapenetatik abiatuta, sektore guztiaren gaineko ikuspegia ardatz hartuta.
Kasu honetan, txostenean agenteen profilean sakontzen da, euren diru-sarreren mailaren araberako segmentuetan banatuta. Hala, agenteen tipologia bakoitzean, euren sektore-egituraren, sortzen duten enpleguari begira duten garrantziaren eta euren jardueraren gainean sakontzen da. Analisi honek sektore bakoitza karakterizatzeko informazioa gaineratu eta sektoreen arteko konparaketaikuspegia ahalbidetzen du, 2009-2013 serie historikoari dagokion denbora-tartearen ikuspuntua aintzat hartuta, horien arteko antzekotasun eta ezberdintasunetatik abiatuta.
Txostenak bi zati ditu. Lehenengo zatian, 2013. urtean profil bakoitza karakterizatzen dituen ezaugarrien analisia egiten da. Horretarako, informazio grafikoa erabiltzen da, datuak errazago irakurtzeko. Bigarren zatian, berriz, 2009-2013 epeko bilakaeraren taulen eranskina dago, serie historikoen xehetasunak aurkezteko asmoz.