1.- Gazteria Zuzendaritzak 45/2011 dekretuaren artikuluan ezarritako egitekoak gauzatuko ditu gazteriarekin lotuta dauden arloetan, betiere arlo hauetako eskumenak Eusko Jaurlaritzarenak badira.
Horren ildotik, egiteko hauek izango ditu:
a) Gainerako erakunde publikoekin eta gizarte-eragileekin batera, gazteak gizarteratzeko jarduerak bultzatzea.
b) Gazte-politika integralak garatzea, erakundearteko eta sailarteko lan-taldeak koordinatuz.
c) Gazteriaren egoerari buruzko informazioa eta dokumentazioa jasotzea eta zabaltzea, eta arlo honetan egoki iritzitako ikerketak eta azterlanak egitea.
d) Beharrak aztertzea eta arauzko neurriak proposatzea gazteen alorrean, aisiaren alorrean, umetasuna sustatzeko politiketan eta umeen aisia erabiltzeko alorrean.
e) Aisiaren erabilera soziala eta kulturaren eta hezkuntzaren arlokoa sustatzeko planak egitea.
f) Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioari dagozkion zuzeneko jarduerak burutzea arlo hauetan:
- Gazteentzako informazioa eta dokumentazioa, haur eta gazteentzako aterpe-etxeak eta instalazioak, gazteentzako turismoa eta gazteentzako gainerako zerbitzuak.
- Gazteentzako Europako egitasmoak eta gazteen arteko trukeak.
- Gazteriari dagokionez bete beharreko gainerako zeregin guztiak.
g) Haur eta gazteen aisialdiko hezkuntzan, dinamizazio soziokulturalean eta haur eta gazteei zerbitzuak ematen dizkieten zentroetan lan egiten duten pertsonen profila definitzea eta hauen prestakuntza bultzatzea.
h) Gazteen elkartegintza eta boluntariotza sustatzea.
i) Guztion intereseko jardueretan, Estatuko, Europako eta nazioarteko erakundeekin lankidetzan aritzea gazteriaren alorrean.
j) Gazte-politika integralen jarraipena eta ebaluazioa egiteko Gazteriaren Euskal Behatokiaren zereginak gauzatzea.
2.- Otsailaren 2ko 14/1988 Dekretuak araututako Euskal Autonomia Erkidegoko Gazte Informazio eta Dokumentaziorako Zentro Koordinatzailea Gazteria Zuzendaritzari atxikita egongo da.
3.- Gazteria Zuzendaritza izango da Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren eta Euskadiko Gazteriaren Kontseiluaren arteko harremanak zuzendu eta bideratuko dituena. Beraz, Gazteria zuzendaria izango da Eusko Jaurlaritzaren ordezkaria, maiatzaren 27ko 6/1986 Legearen 14. artikuluan ezarritako ondorioetarako.