|
EAEko Gazte Planei buruzko argitalpenak
Hemen eska ditzakezu Gazte Planaren inguruko liburuak
______________________________________
Izenburua: Euskadiko I. Gazte Planaren (1999-2001) amaierako ebaluazioa (pdf, 1.724 kb)
Argitalpen urtea: 2006
Laburpena: Gazte Planaren metodologian amaierako ebaluazio mota bi jasotzen dira: emaitzen gainekoa eta eraginaren gainekoa. Argitalpen honetan bi ebaluazio horietako emaitzak biltzen dira. Dokumentuaren lehen atala emaitzen ebaluazioari dagokio, bertan ekintzetako eta esku-hartze lerroetako bakoitzak izan dituen eraginak baloratu egin dira. Bigarren atala eraginaren ebaluazioari dagokio. Ebaluazio honetan planaren ekintza eta esku-hartze lerroek gazteen egoera sozialean eta beren jarrera, aztura eta jokabideetan eragin dituzten aldaketak neurtzen dira.


Izenburua: Euskadiko gazteria politikaren programazio agiria 2002-2005 (pdf, 754 kb)
Argitalpen urtea: 2005
Laburpena: Gazte politika integralaren eremuan Eusko Jaurlaritzako sail guztiek eta 2002-2005 aldian II. Gazte Planari atxikitako beste erakundeek egin dituzten ekarpenak jasotzen dituen bilketa.
Izenburua: Gazte ekipamenduen definizio eta sailkapenerako proposamena (pdf, 111 kb)
(formatu elektronikoan baino ez)
Argitalpen urtea: 2005
Laburpena: Dokumentu honek gazte ekipamenduen definizio eta sailkapenerako proposamena jasotzen du. Proposamena horretarako berariaz sortutako Erakunde Arteko Batzorde Teknikoak prestatu eta adostu du. Batzorde Teknikoa Eusko Jaurlaritzako, Foru Aldundietako, Eudeleko eta Euskadiko Gazteriaren Kontseiluko ordezkariek osatzen dute.

Izenburua: Gazte Planak eta Programak Programatzeko eta Balioztatzeko Eskuliburua (pdf, 140 kb)
Argitalpen urtea: 2004
Laburpena: Argitalpen hau gazteria-politiketan dihardutenei zuzendurik dago. Oso tresna lagungarria da, gazteria-planen eta -programen programazioak eta ebaluaketak egiteko eredu homogeneoa eta hainbat irizpide eskaintzen baititu.

Izenburua: II Gazte Plana 2002-2005 (pdf, 3,4 MB)
Argitalpen urtea: 2002
Laburpena: 2002-2005 eperako plan estrategikoa, Euskal Administrazioek -gizarte-eragileekin eta gazteekin batera- gazteria-gaietan ezarri dituzten konpromisoak eta lehentasunezko ildoak biltzen dituena.

Izenburua: I Gazte Plana 1999-2001 (pdf, 5 MB)
Argitalpen urtea: 1999
Laburpena: 1999-2001 eperako plan estrategikoa, Euskal Administrazioek -gizarte-eragileekin eta gazteekin batera- gazteria-gaietan ezarri dituzten konpromisoak eta lehentasunezko ildoak biltzen dituena.

Izenburua: El Plan Joven de las instituciones vascas II (pdf, 543 kb)
(formatu elektronikoan baino ez)
Argitalpen urtea: 2001
Laburpena: 2001ean Euskadiko gazteen lagin adierazgarri bati egindako inkesta batetik ateratako datuak biltzen ditu. Bertan hainbat alderdi aztertzen da, hala nola gazteek Gazte Plana ezagutzen duten ala ez, etxebizitza, hezkuntza, osasuna eta abar.

[argitalpenetara itzuli]
|