Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Kultura Saila

euskadi.net

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Kulturaren Euskal Behatokia
  4.  
  5. Boletina

W3C-WAI-k web edukirako ezarritako 1.0 Erabilerraztasun Jarraibideetako A mailari dagokion ikonoa

Irisgarritasuna Bilboko Arte Ederretako Museoan

hondarribiaUgariak dira Bilboko Arte Ederretako Museoak irisgarritasuna garatzeko asmoz aspalditik martxan jarri dituen ekimenak.

Hain zuzen ere, ONCErekin lankidetzan eta Iberdrolaren lahguntzari esker ekimen berri bau aurkeztu da, ikusmen urritasuna duten pertsonei Museoren bilduma ezagutzeko aukera ematen diena.

Zentzu honetan, Museoko Hezkuntza eta Zaharberritze Sailek pertsona hauentzako fase biko jarduera prestatu dute:

    • Hasteko, ibilbide bat museoko areto ezberdinetatik. Helburua, bisitariari zenbait pintura eta eskultura aurkeztea da. Modu honetan, bisitariak artelanen arlo tematiko edo formaletan sakondu dezake, adibidez: irudi erlijiosoak, hiru dimentsioak, historiako pintura, errealismo kostunbrista, surrealismoa, abstrakzioa, gorteko erretratua eta abar. Lehenengo ekimen honek ordubeteko iraupena du.
    • Bigarren fase batean esperimentaziorako espazio bat eskaintzen da, non bisitariak material eta teknika artistikoak ukitu ahal izango bait ditu: mihisea, teknika desberdinekin aplikatutako olioa (espatula, brotxa, dripping…), mosaikoa, zementua, collagea… Halaber, fase honek bildumako eskulturetara hurbiltzea ahalbidetzen du, tamaina, forma, ehundura eta materialarekin erlazionatutako gaiak aztertzeko aukera emanez.

museoAldez aurretik, ONCEk ekimen hau burutuko duten arduradunei zuzendutako prestakuntza ikastaro bat egin du. Arduradun hauek itsuekin edo ikusmen urritasuna duten pertsonekin batera egongo dira bisita osoan zehar. Taldeak, gehienez ere, 10 pertsonek osatuko dituzte.

Bilboko Arte Ederretako Museoko Komunikazio Sailak emandako informazioa

Informazio gehiago:

http://www.museobilbao.com