Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Kultura Saila

euskadi.net

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Kulturaren Euskal Behatokia
  4.  
  5. Boletina
 

W3C-WAI-k web edukirako ezarritako 1.0 Erabilerraztasun Jarraibideetako A mailari dagokion ikonoa

Kultura-ekipamendu berria Hondarribian

hondarribiaMusika Eskolako eraikin berria errealitate izatetik gertuago dago.  Udaletxeak “Abr/+/arquitectos” enpresari esleitu zion proiektua urte honen hasieran, Udala osatzen duten talde politiko guztiek, Musika Eskolak berak, Harresi Hirigune Historikoko Auzotarren Elkarteak eta Historia Lagunen Elkarteak parte hartu duten prozesu batean.

Lehiaketara aurkeztutako 22 proiektuetatik, arkitekto hondarribiarrek aurkezturikoak ia guztien adostasuna lortu zuen.  Proiektuko eraikinak beheko solairua eta beste hiru solairu ditu zoruaren mailatik gora, eta bi pisu sotoan.

Proiektua gauzatzeko epea 16 aste da eta aurrekontua 69.000 euro.  Udalekoek espero dute proiektua udarako bukatua egotea.  2008ko bigarren seihilekoan obren lehiaketa egitea eta lanak hastea aurreikusten da.    

Proiektu irabazleak eraikiko den ingurua errespetatzen du, Alde Zaharraren bihotzean. Eraikinari esker, musikarako bakarrik erabiliko den eraikin bat izango du Hondarribiak Hirigune Historikoaren erdigunean, kultura-jardueretarako 1.000 metro karraturekin eta 150 pertsonentzako ekitaldi-areto batekin.  2010. urtetik aurrera kostako hiriak Hondarribiko kultura garatzeko ekipamendua izango du, eta, hala, Hirigune Historikoan bertan eta bertatik jarduerak gauzatu ahal izango ditu.  
 

Duela zenbait hilabetetatik Hiriko historiaren Interpretazio-Zentroa izango dena eraikitzen ari dira Musika Eskolatik ehun metrora.

Hondarribiko Armen Plazaren 9. zenbakian —hor kokatuko da hiriko Interpretazio Zentroa— egiten ari diren lanak “2008. urtearen amaierarako amaitzea aurreikusten da”, Aitor Kerejeta Hondarribiko Alkateak esan zuenez.

ABR Arquitectos taldearen proiektua duela zenbait hilabete aukeratu zen, eta hura irudikatzeko lana Fonorte enpresak gauzatu du; 982.000 euroko aurrekontua eta hamar hilabeteko epea izan ditu.

Garai batean, eskolaurreko ikastetxe bat izan zen eraikin zaharraren birgaitze-lanak aurrera doaz, nahiz eta zenbait zailtasun agertzen ari diren, barnean espazio gutxi izateagatik eta alde zaharrean lanak egiteak sortzen dituen berezko eragozpenengatik.

Hori da proiektuaren alderdi korapilatsuena, eta, amaitutakoan, hiriaren historiari buruzko edukiak izango direnei buruzko xehetasunak zehazteari ekingo zaio.  Armen Plazako eraikinak hiriko turismo-bulego berria izango du beheko solairuan, eta goiko bi solairuetan Hondarribiko historiari eskainitako alderdi didaktikoa erakutsiko da, multimedia-edukien bidez.

Edukiak ia zehaztuta daude, eta horien arabera antolatuko da eraikinaren barnealdea. Edukiak Lord enpresak landuko ditu eta 230.000 euroko aurrekontua dute.

Hondarribiko Udaletxeko prentsa-arduradunak emandako informazioa.