CULTUREWATCHEUROPE: Europako batzordearen kultura-behatoki berria
CultureWatchEurope da Europako Batzordearen kultura-araudiaren behatoki berriaren izena. Kultura-sektorerako eta kultura- eta natura-ondarerako informazio- eta trukaketa-plataforma bat da. Lehenagotik dauden zenbait zerbitzu eta tresna sendotu eta biltzen ditu, eta tresna sistematiko bat eskaintzen du aurrerakuntzak aztertu eta segimendua egiteko, joerak identifikatzeko eta jakintza eta esperientziak trukatzeko.
CultureWatchEurope-k eginkizun estrategiko hauek eta funtsezko helburu hauek ditu:
Segimendua: Europako Batzordearen kultura eta ondarearen alorreko hitzarmenen segimendua egitea;
Plangintza eta gainbegiratzea:Kulturaren politikak, praktikak, joerak eta arazo berriak aztertzea, aurreikuspeneko eta behin-behineko ikuspuntutik; eta gertakariei, aurkitutako zailtasunei, jardunbide egokiei eta abarri buruzko informazioa eskaintzea.
Azterketa eta aholkularitza: Kultura-politika nazionalen, sektoreko eta zeharkako azterketen eta abarren ebaluazio-txostenak argitaratzea, parte-hartzea eta eztabaida irekia bultzatzen duten metodologiak ezarriz.
Informazioa: Kulturaren, ikus-entzunezkoen eta ondarearen politikei eta politika horiek Europan sortutako eraginari buruzko informazioa zentralizatzea eta zabaltzea; Europako Batzordeko estatu kideei, gizarte zibilari, sektore pribatuari eta adituei gune bat eskaintzea, interes orokorreko arazoez hausnartu dezaten eta garatu beharreko ekintzei buruz eztabaidatu dezaten.
CultureWatchEurope erabilgarri egongo da 2008ko bigarren seihilekoan, eta Europako Batzordearen Kulturaren eta Kultura eta Natura Ondarearen Zuzendaritzaren menpe egongo da.