Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Kultura Saila

euskadi.net

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Kulturaren Euskal Behatokia
  4.  
  5. Boletina

W3C-WAI-k web edukirako ezarritako 1.0 Erabilerraztasun Jarraibideetako A mailari dagokion ikonoa

Sormenezko sareko edukiak

Pasa den maiatzaren 21ean, Miren Azkarate, Eusko Jaurlaritzako Kultura sailburuak Europako Batasunaren Kultura, Hezkuntza eta Gazteriako Ministro Kontseiluaren osoko bilkuran parte hartu du Bruselan. Sailburuak, ikus-entzunezko arloari buruz autonomi erkidego ororen jarrera aurkeztu du euskaraz; hain zuzen ere, merkatu bakarrean sormenezko sareko edukien inguruan erkidegoek duten adostasuna aurkeztu du.

Zentzu honetan, Kultura sailburuak merkatu bakarreko lineako eduki sortzaileak lantzea eta zabaltzea helburu duten ekimenen aldeko jarrera azaldu du, eta "lineako eduki sortzaileen inguruko edozein planteamendu egiterakoan, Batzordeak argi eta garbi agertarazi behar ditu sormena eta dibertsitatea (kultura, hizkuntza eta lurralde dibertsitatea, alegia), eta Europako Batasunaren kultura eta hizkuntza aberastasuna arretaz zaindu beharko luke" nabarmendu du.

http://www.kultura.ejgv.euskadi.net/r46-19123/eu/contenidos/nota_prensa/azkarate_brus_cons_min_audiov/eu_kultura/azkarate_brus_cons_min_ue.html