Gai-eremu biren inguruan antolatu dira jardunaldiak:
Egindako lana kontrastatzea eta proiektu berriak azaltzeaUrrats garrantzitsuak egin ditu KEBk 2008an bere informazio-sistema sendotzeko, bai estatistika deskribatzailea sortzen, bai kultura-azterketari aplikatutako ikasketa-bide berriak eta ikerketa-teknika berriak zabalduko dituzten ikuspegi analitikoagoa duten beste mota bateko azterlanetan.
Gazteen kultura-ohiturei eta -praktikei buruzko azterlanen eta erabili beharreko metodologiaren gaineko hausnarketaII. Jardunaldietako gai nagusia gazteen kultura-kontsumoko eredu berriei buruzko eztabaida izan zen. I. Jardunaldietan agertu zen gai hau, eta egungo kultura-politiken interesa jasotzen du hein handi batean. Nola ekin kultura-kontsumoko ereduen azterketari aurreko belaunaldietakoengandik hain ezberdinak izanik? Nola zentratu eztabaida gazteen portaeratik harago, kulturaren eta entretenimenduaren arteko muga zabalduta? Zer rol dute teknologia berriek aldaketa-prozesu honetan? Horiek dira eztabaidan adierazi diren kontuetako batzuk.
Estatistikoki tratatzen bereziki zaila den multzoa denez aztergaia, era honetako azterlanetan erabili beharreko metodologiari buruzko hausnarketa izan zen azterketaren giltzarrietako bat.