Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Kultura Saila

euskadi.net

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Kulturaren Euskal Behatokia
  4.  
  5. Boletina

W3C-WAI-k web edukirako ezarritako 1.0 Erabilerraztasun Jarraibideetako A mailari dagokion ikonoa

Kulturen arteko elkarrizketari buruzko liburu zuria (Europako Batzordea)

Libro blanco sobre el diálogo intercultural
Maiatzean, Europako Batzordeko 47 estatu kideetako kanpo-harremanetarako ministroek Kulturen arteko elkarrizketari buruzko liburu zuria aurkeztu zuten Estrasburgon
.

Liburu Zuriak kulturen arteko elkarrizketarako, errespeturako eta elkar ulermenerako hainbat arau ezartzen ditu, Erakunde horren funtsezko balioetan oinarrituz.  Kulturen arteko elkarrizketak gizartearen kohesioari eutsiz zenbateraino baliozta dezakeen aniztasuna zehazteko beharrari erantzuten dio.

Tresna analitiko eta metodologikoen, aplikatu beharreko arauen  eta abarren gaineko argibideak eskaintzen ditu.  Halaber, kulturen arteko elkarrizketari buruzko, kultura anitzeko inguru batean identitatea eraikitzeari buruzko edota kulturen arteko elkarrizketaren kondizioei buruzko esparru kontzeptuala ere badu. Liburuko beste atal batean, kulturen arteko elkarrizketa sustatzeko ekintza politikoaren bost hurbilketa aztertzen dituzte:

  • kultura-aniztasunaren araudi demokratikoa
  • hiritartasun demokratikoa eta parte-hartzea,
  • kulturen arteko gaitasunak ikastea eta irakastea
  • kulturen arteko elkarrizketarako guneak, eta, azkenik,
  • kulturen arteko elkarrizketa eta nazioarteko harremanak

Liburuaren eranskinean, kulturen arteko elkarrizketarekin loturiko hitzarmen, adierazpen, gomendio eta Europako Batzordeko beste zenbait erreferentzia-testuren aukeraketa bat bildu dute.

Ministroek Liburu Zuriaren ikuspen egokia ziurtatzearen garrantzia azpimarratu zuten, eta Europako Batzordeak, bere estatu kideek eta beste erakunde interesdunek Liburu Zuri horren aholkuei buruzko segimendu egokia egin dezaten eskatu zuten.

Dokumentua ikusteko (frantsesez eta ingelesez)

http://www.coe.int/t/dg4/cultureheritage/policies/CWE/Default_fr.asp