Euskal Herrian antolatzen diren kultura jardueretan gehien parte hartzen duen pertsona-taldeari buruzko oinarrizko emaitzen laburpena.
Kultura-ohiturei, -praktikei eta -kontsumoari buruzko 2007-2008ko estatistika-operazioaren emaitzek azaltzen dute zer garrantzi duten zenbait jarduerek Euskal Herrian kulturalki dinamikoena den populazioarentzat, hau da, normalean ekintza kulturaletan parte hartzen duen populazioarentzat.
Gizartean gehien errotutako jarduerak hauek dira, batik bat: telebista ikustea eta irratia entzutea (1.taulara lotura), musika entzutea (2. taulara lotura), liburuak, egunkariak eta aldizkariak irakurtzea (3. taulara lotura) eta zinemaren kontsumoa (gehienbat DVD formatuan eta abar) (4. taulara lotura).
Hain parte-hartze zabalik ez duten jarduera kulturalen artean, kolektibo mugatuagoei lotuta egoteagatik, liburutegietara joatea (5. taulara lotura), museoetara joatea (6. taulara lotura), arte eszenikoak (7. taula) eta bertsolaritza (8. taulara lotura) daude.
Aipatutako operazio honen emaitzei buruzko informazio guztia Behatokiaren webgunean kontsulta daiteke. Bukaerako txostenak lurraldeen arabera, taula estatistikoak eta abar. Laster, gainera, PC Axis aplikazioa aktibatuko da, eta haren bidez erabiltzaileak kontsultak egin ahal izango ditu.
| Ikus-entzunezkoak | Euskal Herria | EAE | Nafarroako Foru komunitatea | Ipar Euskal Herria |
|---|---|---|---|---|
| Telebista ikusteko ohitura duten pertsonak: telebista ikusteko ohitura dutela esan duten pertsonak. | % 92,8 | % 92,3 | % 93,4 | % 95,3 |
| Irratia entzuteko ohitura duten pertsonak: irratia entzuteko ohitura dutela esan duten pertsonak. | % 77,4 | % 76,9 | % 74,4 | % 87,9 |
| Musika | Euskal Herria | EAE | Nafarroako Foru Erkidegoa |
Ipar Euskal Herria |
|---|---|---|---|---|
| Musika entzuteko ohitura duten pertsonak: musika egunero, ia egunero edo astero entzuten duten pertsonak. | % 75,0 | % 73,3 | % 76,1 | % 85,3 |
| Musika erosteko ohitura duten pertsonak: azken hiruhilekoan musika erosi duten pertsonak. | % 30,7 | % 30,3 | % 28,2 | % 39,8 |
| Musika-kontzertuetara joateko ohitura duten pertsonak: azken hiruhilekoan musika-kontzertu batera joan diren pertsonak. | % 17,4 | % 16,6 | % 21,1 | % 15,6 |
| Liburuen, egunkarien eta aldizkarien irakurketa | Euskal Herria | EAE | Nafarroako Foru komunitatea | Ipar Euskal Herria |
|---|---|---|---|---|
| Liburuak irakurtzeko ohitura duten pertsonak: azken hilabetean aisiarekin lotutako liburuak irakurri dituzten pertsonak | % 47,1 | % 45,7 | % 47,7 | % 56,4 |
| Liburu-erosleak: azken hiruhilekoan libururen bat irakurri duten pertsonak eta denbora-tarte horretan libururen bat erosi dutenak | % 44,8 | % 49,1 | % 48,2 | % 43,1 |
| Egunkaria irakurtzeko ohitura duten pertsonak: egunkaria astean 3 edo 4 aldiz edo egunero edo ia egunero irakurtzen duten pertsonak | % 65,4 | % 66,7 | % 66,0 | % 54,0 |
| Aldizkariak irakurtzeko ohitura duten pertsonak: aldizkariak gutxienez astean behin irakurtzen dituzten pertsonak | % 40,4 | % 39,6 | % 43,3 | % 39,9 |
| Zinema | Euskal Herria | EAE | Nafarroako Foru komunitatea | Ipar Euskal Herria |
|---|---|---|---|---|
| Zinemara joateko ohitura duten pertsonak: azken hiruhilekoan zinemara joan diren pertsonak. | % 41,4 | % 40,0 | % 45,8 | % 38,1 |
| Zinema beste formatu batzuetan kontsumitzen duten pertsonak: egunero edo ia egunero, astean behin baino gehiagotan, asteburuan, hilean behin baino gehiagotan edo maiztasun gutxiagorekin | % 63,9 | % 63,0 | % 65,2 | % 69,1 |
| Liburutegietara joatea | Euskal Herria | EAE | Nafarroako Foru komunitatea | Ipar Euskal Herria |
|---|---|---|---|---|
| Liburutegietara joateko ohitura dutenak: azken hilabetean liburutegira joan diren pertsonak | % 19,3 | % 17,5 | % 25,0 | % 21,3 |
| Museoak eta arteguneak | Euskal Herria | EAE | Nafarroako Foru komunitatea | Ipar Euskal Herria |
|---|---|---|---|---|
| Joateko ohitura duten pertsonak: azken hiruhilekoan museoetara, arte-galerietara edo erakusketetara joan diren pertsonak | % 17,3 | % 18,1 | % 14,6 | % 17,4 |
| Arte eszenikoak | Euskal Herria | EAE | Nafarroako Foru komunitatea | Ipar Euskal Herria |
|---|---|---|---|---|
| Antzerki-ikuskizunetara joateko ohitura duten pertsonak: azken hiruhilekoan antzerkira joan diren pertsonak. | % 9,5 | % 9,2 | % 11,8 | % 7,5 |
| Lirika-ikuskizunetara joateko ohitura duten pertsonak: azken hiruhilekoan lirikara joan diren pertsonak. | % 3,2 | % 3,6 | % 2,0 | % 2,1 |
| Dantza-ikuskizunetara joateko ohitura duten pertsonak: azken hiruhilekoan dantza ikustera joan diren pertsonak. | % 4,0 | % 3,6 | % 3,9 | % 6,5 |
| Bertsolaritza | Euskal Herria | EAE | Nafarroako Foru komunitatea | Ipar Euskal Herria |
|---|---|---|---|---|
| Bertso-emankizunetara joateko ohitura duten pertsonak: azken hiruhilekoan bertso-emankizunetara joan diren pertsona elebidunak | % 8,1 | % 8,7 | % 7,0 | % 3,7 |