Arteek eta kultura-hezkuntzak ume eta gazteengan duten eraginari buruzko sinposioaren txostena. Artea ikasketa-prozesuaren erdigunean jartzen duten hezkuntza-fokatzeen eraginak azpimarratzea da sinposioaren helburua.
Izenburua: Arteen eta kultura-hezkuntzaren eragina ebaluatuz
Egilea/entitatea: La documentation française
Hizkuntza: frantsesa eta ingelesa
Orrialde kopurua: 524
Argitaratze-data: 2008ko iraila
ISBN: 978-2-11-007157-6
Centre Pompidouk 2007ko urtarrilean (Frantziako hezkuntza nazionaleko, goi-irakaskuntzako eta ikerkuntzako ministerioaren eta kultura- eta komunikazio- ministerioaren ekimenez) antolatutako sinposioko ondorio nagusiak aurkezten ditu argitalpen honek.
Topaketa honi esker, Europako eta mundu osoko ikertzaileek beren lana partekatu, lehendik egindako aurrerapenak aztertu eta arteen eta hezkuntzaren eraginaren ebaluazioari buruz abian diren ikerketen ikuspegi orokorra izan dute.
Gai hauek eztabaidatu dira, zenbait ikuspegitatik (psikologia, soziologia, hezkuntzaren teoria, zientzia kognitiboa), besteak beste: Zer ebaluatu daiteke, eta nola? Zer eragin dute arteek eta kultura-hezkuntzak zeharkako gaitasunetan eta arte- eta kultura-praktiketan? Eragin espezifiko ezberdinak ote dituzte arte-mota batzuek eta besteek? Zer eragin du irakasleen eta artisten eta kultura-arloko beste profesional batzuen lankidetzak?
Erabakiak hartzeko ardura dutenengan eta iritzi publikoan hezkuntza-politiketan arteak eta kultura-hezkuntza sartzeko beharra sustatzeko argudiorik egokienak dira arteak eta kultura-hezkuntzak alor hauetan duten eragin positiboa agerian uzten dutenak:
Hobetzen ote dute arteek eta kultura-hezkuntzak gazteek eta umeek arteei buruz duten iritzia? Eragin positiboa ote dute haien arteekiko jarreran?
Kultura-erakundeentzako laguntza publikoa handiagotzea du xede horren guztiaren eragin metatuak, garapen ekonomikoa eta kultura-aniztasuna hobetzeko eta kultura erkide bat (eta gizarte-kohesio handiagoa, ondorioz) eraikitzen laguntzeko.
Abian diren eta bukatutako ikerketen balantzea egiteko balio izan du sinposioaren helburuak. Zentzu zabalean ulertu behar dira ikerlanaren parametroak Frantzian arteez eta kultura-hezkuntzaz duten nozioari dagokionez: arteak irakastea eskola-curriculumaren zati gisa, arteak eta kultura-jarduerak eskola-ordutegian eta aisialdian, arte-irakaskuntza, eskola-ordutegian, erakunde espezializatuen eskutik. Arte-hezkuntzaren eraginaren ebaluazioak agerian utzi du sinposioak arteen eta kultura-hezkuntzaren aplikazioaren xehetasunen eta lortutako emaitzen arteko harremana, eta kultura-jarduerak eskaintzen dituzten programen balio erantsia neurtu nahi izan du.