Giza eskubideak hezkuntzan, zientzian eta kulturan
Lege-garapenak eta -erronkak
Argitalpen honetan, giza eskubideak hezkuntzan, zientzian eta kulturan garatzeko ekina eta konpromisoa berresten ditu Unescok
Izenburua: Giza eskubideak hezkuntzan, zientzian eta kulturan Lege-garapenak eta -erronkak Egilea/Entitatea: Yvonne Donders eta Vladimir V.olodin. Unesco Hizkuntza: ingelesa Orrialde-kopurua: 320 Argitaratze-data: 2007ko abendua ISBN: 978-0-7546-7312-5 Non eskuratu daiteke: Esteka honetan kontsulta daiteke, bai eta Lakuako Kulturaren Euskal Behatokian ere. http://publishing.unesco.org/details.aspx?&Code_Livre=4573&change=S
Giza eskubideak ditugu UNESCOk hezkuntzan, zientzian eta kulturan egiten duen lanaren ardatz. Giza eskubideen nazioarteko legerian sortua, Giza eskubideak hezkuntza, zientzia eta kulturan:lege-garapenak eta -erronkak argitalpenak giza eskubideen edukiari, aplikazio-hedadurari eta estatuei dagozkien betebeharrei buruzko ikusmoldeak konbinatzen ditu, eta kasu praktikoak aztertzen.
Giza eskubideen printzipio hauek aztertzen dira lehenik: zatiezintasuna, interrelazioa eta interdependentzia. Ondoren, ekonomia-, gizarte- eta kultura-eskubideei lotutako kontuak lantzen dira, justizian eta norbanakoen artean nola aplikatu behar den barne, bai eta eskubideok praktikan jartzeko adierazleen garapena ere.
Azkenik, hezkuntza-eskubidea, zientzia-aurrerapenaren eta haren aplikazioaren onuradun izateko eskubidea, eta kultura-bizitzan parte hartzeko eskubidea aztertzen dira. Azken biak sakonago lantzekoak dira, testuan bertan azaldu den bezala.
Giza eskubideak aldarrikatu zireneko hamaseigarren urteurrenaren karietara, giza eskubideen arloan dihardutenentzat ezinbesteko argitalpena.