Europako ikus-entzunezkoen behatokiak “argitalpen-erantzukizuna” kontzeptuaren esanahiari eta ondorioei buruzko hausnarketa egin du, Ikus-entzunezko Komunikabideetako Zerbitzuen Direktiban.
Izenburua: Argitalpen-erantzukizuna (La responsabilité éditoriale)
Egilea/entitatea: Europako Ikus-entzunezkoen Behatokia
Hizkuntza: frantsesa, ingelesa eta alemana
Orrialde-kopurua: 42
Argitaratze-data: 2008ko irailaren 17a
ISBN: 978-92-871-6475-9
Eskuragarritasuna: http://www.obs.coe.int/oea_publ/iris_special/2008_01_details.html
Irisek (Europako Ikus-entzunezkoen Behatokiaren hileroko aldizkaria) “argitalpen-erantzukizuna” kontzeptua aztertzen du zenbaki berezi honetan. Kontzeptu hori ikus-entzunezko hedabideen zerbitzuen direktiban ezartzearen ondorioz sortutako gaiak jorratzen ditu, bereziki.
Argitalpen-erantzukizuna osatzen duten alde ugariak, kontzeptuak eta ondorio garrantzitsuak jartzen ditu agerian azterlan honek. Erakusten ditu, halaber, legegileek konponbide bideragarriak (eta, aldi berean, balizko iritzi-desberdintasunak eragitea saihestuko dutenak) aplikatuta argitzen saiatu behar luketen alderdi grisak.
Argitalpenaren edukia lau atal nagusitan eta eranskin bitan dago egituratuta: