Logo Euskadi.eus
Hizkuntza

Kulturaren Euskal Behatokiak nazioarteko bi lan-taldetan hartu du parte, Turinen eta Bilbon

Kulturaren Euskal Behatokiak nazioarteko bi forotan hartu du parte irail honetan. Foro horietan, besteak beste, gazteak eta kultura-kontsumoa, teknologia berriak eta sormena, eta Europan kulturaren behatokiek izango duten zeregina aztertu dira.

Etorkizunerako kultura: gazteak, kultura kontsumoa, teknologia berriak eta sormena. Turinen, 2010eko Irailaren 9an eta 10ean



KEB partaide den Nazioarteko Behatokien sareak1 IV. Lan Jardunaldiak burutu ditu Turinen Observatorio Culturale del Piemonteren eskutik, hiri hori 2010eko gazteen hiriburu europarra den garaia aprobetxatuz. Jardunaldi horietan, Sareko Behatoki bakoitzak gazteen, kulturaren eta teknologia berrien inguruan egin duen ikerketaren ondorioak bateratu dira. Topaketaren helburu orokorra, berriz, gazteen eta kulturaren esparruan parte hartzen duten arduradun politikoei zer gomendio egin liezazkiekeen aztertzea izan da.

Europako gazteak, tokiko eta nazioarteko arduradun politikoak, Kultura Behatokietako adituak eta ikertzaile akademiko ospetsuak bildu ditu jardunaldiak eta bertan, bi egunetan gogoz jardun ostean, gazteei zuzendutako politiken norabideari lotutako gomendio interesgarriak egin zaizkie arduradun politikoei. Eztabaidaren ondorioz sortu diren gomendio horietako batzuk, ikasgeletan kultura sustatzea, jarduera politikoen lehentasunak erabakitzeko prozesuan gazteek parte hartzeko aukerak areagotzea, kolektibo horrek kultura- eta produkzio-jardueretan parte-hartze handiagoa izatea, eta negozioaren eta lan intelektualaren aitortzaren inguruko baliabideak hornitzea izan dira.

Datozen urteetan Behatokiek heldu beharreko ikerketa-eremu posibleen inguruan ere hausnartu da, eta emaitzen artean honako hauek nabarmen litezke:

  • gazteak kultura-eduki espezifikoetara sartzeko patroiak
  • webean gazteek egiten duten jardueraren kartografia egitea, “gazteen kultura-kontsumoaren” inguruan zaharkituta gelditu diren definizioak gainditzeko funtsezko tresna sortu eta horren bidez erabiltzaile-eredu berriak lortu ahal izango direlakoan, eta
  • gaur egungo gazte-, kultura- eta teknologia berrien politika publikoak zehatz ebaluatzea, ikerketetan lortutako erabilera- eta erabiltzaile-mapekin alderatu ahal izateko.

Topaketaren blogean, egindako ikerketei eta gomendioei buruzko, eta beste argitalpen interesgarri batzuen inguruko informazio zehatzagoa aurkitu dezakezu.

Topaketaren bloga

Gazteak, Kultura eta Teknologia Berriei buruzko Kulturaren Euskal Behatokiaren txostena [PDF - 716,28 kB]

Europako kultura-behatokien etorkizuneko zeregina. Bilbon, 2010eko Irailaren 8an eta 9an



Deustuko Aisiazko Ikaskuntzen Institutuak, Monitors of Culture 2 proiektuaren testuinguruan, Europako kultura-behaketaren egungo eta etorkizuneko egoeraren inguruko Think Thank antolatu du. Bertan, kulturak gizartean eta azaleratzen diren politiketan duen zeregina, eta Europako kultura-behatokien etorkizuneko perspektibak aztertu eta horren inguruan hausnartu dute 30 adituk.

Oinarrizko hiru galderatatik abiatu eta eztabaida bizia sortu da, eta horren ondorioz idatzi den agirian, Europako kultura-behatokiek etorkizunean izango dituzten beharrei eta erronkei buruzko hainbat gomendio jaso dira. Hain zuzen, laster nazio zein nazioarte mailan argitaratuko da agiri hori. Eztabaidaren galdera-ardatzak honako hauek izan dira:

  • Nor dira kultura-behatokiak? Nola definitzen dira kultura-behatokiak eta nola definitu beharko lirateke etorkizunean?
  • Zer behatu behar dute kultura-behatokiek? Zein dira kultura-behatokien helburuak eta zereginak? Zer egiten dute kultura-behatokiek, eta zer egin beharko lukete etorkizunean?
  • Nola behatzen dute kultura-errealitatea behatokiek? Nola behatu beharko dute etorkizunean?

Informazio gehiago:



Informazio gehiago

1. La Red de Observatorios Internacionales: Los miembros de la red de observatorios son: Observatoire de la culture et des communications du Québec, Osservatorio culturale del Piemonte, Gabinete técnico del Departamento de Cultura y Medios de Comunicación de la Generalitat de Catalunya, Consello de Cultura Galego, Observatorio Vasco de la cultura.

2. Monitors of Culture es un proyecto del Grupo de Trabajo de Observatorios Culturales e Información y Conocimiento Cultural de ENCATC, una Red Europea de Centros de Formación Superior en Gestión Cultural que financia la Comisión Europea, dentro del Programa Cultura. En este proyecto, liderado por el Instituto de Estudios de Ocio de la Universidad de Deusto, también colaboran otras instituciones tales como el Budapest Observatory (Hungria), ATER Fondazione (Italia), y el Observatoire des Politiques Culturelles (Bélgica), Su objetivo es establecer un marco para la discusión y el intercambio de buenas prácticas para mejorar el diseño y la evaluación de las políticas culturales en Europa.