Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Kultura Saila

euskadi.net

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Kulturaren Euskal Behatokia

W3C-WAI-k web edukirako ezarritako 1.0 Erabilerraztasun Jarraibideetako A mailari dagokion ikonoa

Kultur politikei buruzko nazioarteko I biltzarra

Liburua korreo postalaren bidez bidaltzea nahi baduzu, egin eskaera gure korreo elektronikoan: kulturabehatokia@ej-gv.es, ez ahaztu zure izen abizenak eta helbidea ematea.

Formatu digitalean: KULTUR POLITIKEI BURUZKO NAZIOARTEKO I BILTZARRA (pdf, 6'77 MB)

conferenciaKulturaren Euskal Kontseiluak antolatuta, 2005 eko azaroaren 14an eta 15ean Kultura Politikei buruzko Nazioarteko I. Biltzarra izan zen Bilbon. Bi izan ziren biltzarraren helburuak: kulturari eragiten dioten arazo berriei heltzea (kultura-aniztasunari buruzko mundu-gailurra, komunikazioa, beste politika batzuen esperientziak, sektore-mailako planteamenduak...) eta kulturaren gaur egungo egoera berrikustea, azken urtean zehar egin diren eta ezagutaraziko diren ikerketetan oinarriturik.


Helburuak

  • Arlo honetan nazioarteko mailan sortzen ari diren arazo, ikuspegi eta metodologiak atzitzea.
  • Euskal kulturaren eta haren erronken inguruko gogoeta kolektiboa egitea.
  • Kulturaren Euskal Planak definitutako kultura-politikaren ardatz nagusiei, zeharkakoei edo gaikakoei buruz eztabaidatzea, baita haren garapenei buruz ere.
  • Eragileen topaketa eta partaidetza sustatzea gaur egungo garapenen inguruan.
  • Kultura-arduradunen eta -kudeatzaileen gogoeta suspertzea, nork bere lurralde-esparruan.

Publikoa:

Kulturari lotutako sektoreak, bai Euskal Herrikoak baita beste erkidego batzuetakoak ere:

  • Sortzaileak.
  • Eragileak, erakundeak eta kultura-enpresak.
  • Zientzia- eta unibertsitate-komunitateak.
  • Kultura-arduradun politikoak eta teknikoak.
  • Kultura-kudeatzaileak.