Logo Euskadi.eus
Hizkuntza

Arte Eszenikoen Programatzaileak

Antzokia

Edozein motatako eszena-produkzioaren erakusketa egiteko behar diren baldintza teknikoak dituen azpiegitura iraunkorra da. Errolda egiteko honako irizpide hauek ezarri dira: Honako antzoki hauek soilik hartu dira kontuan: batez ere eszena-ikuskizunak —gehienak profesionalak— programatzeko erabiltzen diren antzokiak. Programazio amateurraren zati osagarri bat dagoela aitortu den kasuetan, programazio hori kontuan izan da jarduera zenbatzerakoan. Berezko gunea duten programatzaileak soilik hartu dira kontuan; hortaz, beren programazioa garatzeko guneak alokatzen dituztenak —normalean dimentsio handikoak, hala nola kirol-jauregiak, batzar-zentroak eta abar— ez dira aintzat hartu. Urtean zehar gutxienez 3 emanaldi profesional programatu dituzten antzokiak soilik hartu dira kontuan. Antzokien jardueraren barruan, arte eszenikoen eta musikaren alorreko programazioa soilik hartu da kontuan; aitzitik, honako hauek kanpo geratu dira: zinemaren alorreko programazioa, hitzaldien, bileren eta hainbat ekitaldiren programazioa.

Jaialdia

Programazio eszeniko gisa definitzen da, normalean genero jakin baten inguruan egituratuta dagoena, iraupen mugatua duena, eta kasu batzuetan hainbat gunetan erakusten dena (antzokiak, kultura-zentroak, kaleak eta plazak, elizak eta abar).

Errolda egiteko honako irizpide hauek ezarri dira: Soilik arte eszenikoen jaialdiak hartu dira kontuan, nahiz eta horietako batzuek kontzerturen bat edo musika-jardueraren bat erantsi dezaketen osagarri gisa. Hortaz, soilik musikaren alorreko programazioa egiten duten jaialdiak ez dira kontuan hartu. Jaialdiek hainbat lekutan jarri ohi dute beren programazioaren berri, eta, horregatik, litekeena da antzoki batean gauzatzen diren ikuskizun batzuk bi aldiz zenbatzea. Kasu horretan, egon litekeen bikoiztasun hori zuzentzeko arreta handia jarri da.

Arte Eszenikoen Programatzaileak [PDF - 891,24 kB]