Arte eszenikoak produzitzen dituzten agenteei buruzko azterlanak duen irismena mugatzeko, hainbat oinarrizko irizpide eta definizio ezarri dira.
Honako hau hartzen da arte eszenikoak produzitzen dituen agentetzat: edozein generotako obra eszenikoak (antzerkia, dantza, opera, zirkoa, magia, musika-antzerkia, txotxongiloak eta marionetak, kale-antzerkia eta bestelako eszena-genero gutxiengodunak) produzitzeko ekimena eta erantzukizuna bere gain hartzen duen edozein erakunde publiko edo pribatu, EAEn egoitza duena. Hortaz, antzerki- eta dantza-konpainiak dira arte eszenikoak produzitzen dituzten agenteak.
Errolda egiteko honako irizpide hauek ezarri dira
Soilik produkzio-agente profesionalak hartu dira kontuan, eta talde amateur guztiak kanpo geratu dira. Eszena-produkzioa jardun ordaindu eta ohiko gisa duten agenteak hartzen dira profesionaltzat, baldin eta jardun hori haien modus vivendi nagusia bada.
Gutxienez azken hiru urte hauetan (2005–2007) ikuskizunen bat produzitu edo ustiatu duten eta 2007an gutxienez sei emanaldi gauzatu dituzten produkzio-agenteak soilik hartu dira kontuan.