Logo Euskadi.eus
Hizkuntza

"EAEko kultura eremuko enpresen eta enpleguen analisia 2010" azterketa. (2012)

Kulturaren Euskal Behatokiak (KEB) EAEko Kultura Eremuko Enpresa, Enplegu eta Lan Merkatuari buruzko lehenengo txostena 2010ean argitaratu zuen. Helburua, gure lurraldean kultura-jarduerak duen garrantzia kokatzea zen. Lehenengo txosten horrek, informazio iturri eta gai honi buruzko datuak eskaintzen dituzten eragiketa estatistiko nagusiak identifikatzeko eta balioztatzeko erreferentzia gisa balio izan du.

2012an, kulturaren enpresa eta enpleguei buruz 2009 eta 2010. urtetan eskura dagoen informazioaren eguneratzea aurkezten da. Erabili diren datuak, azterketa eta garapen maila ezberdinak baina osagarriak barne hartzen dituzten informazio iturri eta eragiketa estatistiko ezberdinetatik atera dira, eta horiei esker aztergaiaren irudi zehatza eskaini ahal izan da.

Zentzu horretan, EUSTAT-ek eskainitako datuekin lan egin da, nagusiki Jarduera Ekonomikoen Gidazerrendarekin (EJGID); horrek, kultura eremuko enpresa-ehundura eta horren bilakaera ezagutzea eta gainerako sektore ekonomikoekin alderaketa egitea ahalbidetu du. Bestalde, Hezkuntza, Kultura eta Kirola Ministerioak Biztanleria Aktiboaren Inkestaren (BAI) bitartez enpleguari buruz eskaintzen duen informazioa erabili da.

Bigarren txosten honen bitartez, EAEko kultura enpresa eta enpleguaren joera eta errealitateari buruzko azterketan sakondu da, sektorea indartzeko intereseko interpretazioak eskuratuz.

"EAEko Kultura Eremuko Enpresa eta Enpleguen Analisia 2010" argitalpena. (pdf, 1.55Mb)

EAEko Kultura Eremuko Enpresa, Enplegu eta Lan Merkatuari buruzko lehenengo txostena (pdf, 533Kb)