Jarduera Planak
2012ko Jarduera Plana
Behatoki baten eginkizuna informazioa eta jakintza sortzean oinarritzen dela kontuan izanik, azpimarratu behar da elementu horiek, definizioz, aldaketako eta garapeneko faktoreak direla. 2012. urtean, Kulturaren Euskal Behatokiak bere informazio-oinarria zabaltzeko asmoa du euskal kulturaren errealitatea ikuspegi desberdinetatik ulertzen laguntzeko: arteak eta kultura-industriek bizi duten ikuspegitik eta gastu publikoak kulturan duen garrantziaren ikuspegitik. Horrela, bizi ditugun fenomenoak sakonean ulertzeko bilakaera-datuak izango ditugu.
Kultura Behatokiaren 2010eko Jarduera Plana (pdf, 330 kB)
2010eko Jarduera Plana
Behatokiaren eginkizuna ez dago kulturaren hainbat alderdiri buruzko informazioa biltzera mugatuta, horretaz gain, informazio erabilgarria lortzeko eta aztertzeko gaitasuna ere izan behar baitu, kultura-sektoreei eta kulturaren esparruko estrategia politikoak zehazteko ardura dutenei orientabideak emateko.
Kultura Behatokiaren 2010eko Jarduera Plana (pdf, 69,18 kB)
2009ko Jarduera Plana
2009an, KEBren ibilbidean etapa berri bat hasi da. KEB proiektua 2006an gauzatu zen kulturaren eta haren sektoreen informazio-sistema erregularra eta egituratua edukitzeko beharrari erantzuteko.Behatokiak diseinatutako eta kultura-eragileekin egiaztatutako estatistika-esparruaren ikuspegi globala eta sistemikoa hartzen du erreferentziatzat etapa horrek.
Kultura Behatokiaren 2009ko Jarduera Plana (pdf, 85,12 kB)
2008ko Jarduera Plana
Orain gutxi arte, Kulturaren Euskal Behatokia aipatzean, sortua izateak berak zuen garrantzia azpimarratzen zen; abian jarri izatea bera lorpentzat hartzen zen. Sortu zenetik igaro den urte eta erdi honetan, sortzean eman zitzaizkion funtzioak betetzeko oinarri kontzeptualak eta operatiboak finkatzea izan da Behatokiaren lan nagusia: euskal kulturaren informaziosistema eratzea, harremanetan eta lankidetzan oinarritutako planteamendu batetik abiatuta
Kultura Behatokiaren 2008ko Jarduera Plana (pdf, 116,87 kB)
2007ko Jarduera Plana
Kulturaren Euskal Behatokia martxan jartzea asmo handiko proiektua da, eta kultura-errealitatea aztertzeko etapa berriari eman dio bide. Lehen hilabeteetan, haren funtzionamenduaren oinarriak finkatu dira. Orain, berriz, Behatokia sendotu eta etorkizunera bideratu behar da, betiere kontuan izanik zertarako sortu zen.
Kultura Behatokiaren 2007ko Jarduera Plana (pdf, 3,04 MB)