Txosten honetan gai hauek lantzen dira: Europako merkatuaren osaketa aldakorra; kontsumitzaileek, bestelako baliabideekin alderatuta, jokoei buruz duten ikuspegia; adinaren araberako sailkapenaren ulermena eta kontzientziazioa; eta sektoreak etorkizunean har dezakeen norabidea.
Frantziako Kultura eta Komunikazio Ministerioak bultzatutako azterketa, Frantziako edizioaren arloko sei lagunek Bruno Patiñoren (Télérama eta Monde Interactif-eko lehendakaria) gidaritzapean egina.
Zientzia, pentsamendua eta kulturari buruzko Arbor aldizkaria IZBNren bihilabetekaria da. “Zientzia eta kultura sarean” izenburuko azken argitalpenean, digitalizazioari buruzko zenbait artikulu dakartza.
Argitaletxeei liburuen digitalizazioari buruz sektoreak dituen iritziak ezagutaraztea da Dosdoce.com-ek eta Ediciona sare sozialak egindako azterketa honen helburua, Espainiako argitaletxeak oso arduratuta baitaude gai horretaz.
Kultura Ministerioa eta haren mendeko erakunde kulturalak, informazioa kudeatzeko teknologia berrien laguntzaz, bultzatzen ari diren proiektuen berri ematea da aldizkari digital berri honen helburua.
Hiri eta Tokiko Gobernu Bateratuen Kultura Batzordeak bere bosgarren txostena, Hiriak, kulturak eta garapenak, argitaratu du berriki, kulturaren Agenda 21en bosgarren urteurrena ospatzen duena.
Europan artistek eta kultura-arloko beste langile batzuek pairatzen dituzten arazo praktiko eta erronkak aztertu dituzten ikerketen emaitza nagusiak aurkezten ditu.
Argitalpen honek 2007an Parisen eginiko Kulturaren Ekonomiari buruzko II. Jardunaldien aktak jasotzen ditu. Sortzaileen eta inbertitzaileen arteko harreman ekonomiko, sozial eta juridikoen arautze-ikuspuntu berrien zirriborroa egin zen jardunaldi hartan.
Frantziako Département des études, de la prospective et des statistiques-DEPS erakundeak egindako ikerlanaren atariko emaitzak aurkezten dira, eta sorkuntzaren, bai sorkuntza artistikoaren bai sorkuntza industrialaren, egiturak eta ekonomian duten funtzioa argitzea dute xede.
Artisten eta kultura-munduko profesionalen mugaz gaindiko mugikortasunari eragiten dieten arazoei buruzko hausnarketa. Informazio gutxi dagoelako eta zailtasunak konpontzera bideratutako gomendio gutxi daudelako sortzen dira arazoak.
Egungo egoeraren diagnostikoa eta eduki digitalen industriaren joerak; erabaki estrategikoak hartzeko eta etorkizuneko erronkei buruzko hausnarketa egiteko informazio garrantzitsua.
Europako ikus-entzunezkoen behatokiak “argitalpen-erantzukizuna” kontzeptuaren esanahiari eta ondorioei buruzko hausnarketa egin du, Ikus-entzunezko Komunikabideetako Zerbitzuen Direktiban.
Arteek eta kultura-hezkuntzak ume eta gazteengan duten eraginari buruzko sinposioaren txostena. Artea ikasketa-prozesuaren erdigunean jartzen duten hezkuntza-fokatzeen eraginak azpimarratzea da sinposioaren helburua.
Mag.net Reader-ek bere hirugarren alean aurkezten dituen artikuluen eta eztabaiden laburpena, “Papera eta Pixela” lemaren inguruan Documenta 12 magazines proiektuaren baitan izandako eztabaiden ondorio gisa.
Kultura arteko elkarrizketarekin erlazionatuta Europan dauden ikuspegi nazionalei eta politikei buruz ERICartsek Europako Batzordearentzat egindako azterketa.
Erresuma Batuko Arte Batzordearen mandatuz egindako txostena, merkataritza-sektoreetako eta diruz lagundutako sektoreetako enpresen, erakundeen eta norbanakoen Web 2.0aren erabilerari eta eraginari buruz ikuspegi orokor bat eskaintzen duena.
Gure artean dauden etorkinek, aldizkako bisitariek eta diasporako euskaldunek Euskal Herria bere osotasunean hobeto ezagutzea da liburu honen helburu nagusia.
Argitalpen berri honetan azaltzen da lehenbizikoz Nazio Batuen perspektiba sormen-ekonomiak ekonomia-, teknologia-, gizarte- eta kultura-garapenean duen eraginari buruz.