Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Kultura Saila

euskadi.net

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Kulturaren Euskal Behatokia

W3C-WAI-k web edukirako ezarritako 1.0 Erabilerraztasun Jarraibideetako A mailari dagokion ikonoa

Kulturaren Euskal Behatokia

Kulturaren Euskal Plana taxutzean, kulturaren eta berorren sektoreen inguruko informazio erregular eta estrukturalaren beharrizana nabaritu zen. Sektoreen ekarpenetatik ondokoak lehenetsi daitezke:

  • Informazio erregularra eta alderagarria ziurtatuko duen Kulturaren Euskal Behatokiaren beharra, Jaurlaritza, Aldundiak, Udaletxe handi eta baita Eustaten arteko zerbitzu koordinatu giza;
  • Informazio hutsune nabaria dagoen eremuetan ikerketak gauzatzea -direla katalogo, mapa, inbentario edo Liburu Zuriak, kasuan kasu-

Planaren beraren aplikazio eta emaitzen  jarraipena eta ebaluaketa ere bilatuko litzateke, osagarri gisa.

Behatokia, informazio eta ezagutzaren bidez kulturaren euskal sistema bere osotasunean elikatuko duen erakunde moduan sortzen da.

Kulturaren Euskal Planak zehatzago aurkezten ditu Behatokiaren ezaugarri eta erronkak 2. ardatz estrategikoan, eta zehazki, lehentasunezko lehenengo jarduera-ildoan:

Lehentasunezko Jarduera-ildoa 1 - Kulturaren Euskal Behatokia sortzea bultzatu.

Jarduerak

Kulturaren Euskal Behatokia sortu bi fasetan:
1. Hastea eta abian jartzea.
2. Egitura sendotzea.

Aurreneko fasean, aldundi eta udalekin batera erabakiko den, honako programa hau aurreikusi zen:

1. Behatoki-eredua eta administrazioak parte hartzeko eredua aukeratzea: 04

2. 2004-2006 behin-behineko lan-programa:

  • Marko kontzeptuala eremu eta funtzioen arabera zehaztea eta sailkatzea.
  • Kulturaren estatistika ofizial bihur daitekeen informazioa bilatzea eta inbentariatzea.
  • Sektoreen ezaugarriak eta egoera. Lehentasunak.
  • EAEko ekipamendu, azpiegitura eta kultur gertaeren aldizkako mapak egin.
  • Aldizka-aldizka azterlanak egin administrazioek kulturarako dituzten aurrekontu eta gastuei buruz.
  • Kultur praktikak eta kontsumo-ohiturak aztertzeko ildoak eratu.
  • Inkesta espezifikoak egin noizbehinka, administrazioekin eta sektoreko ordezkariekin koordinatuz.


Behatokiaren xederako, EAEren barruan zein kanpoan erakunde eta organismo publiko eta pribatuekin harremanetan jarri.