2004ko irailaren 21eko Gobernu Kontseilu saioan onarturiko Kulturaren Euskal Planak, Kulturaren Euskal Behatokiak eginkizun hirukoitza duela finkatzen du:
Euskal administrazio desberdinei informazioa helarazteko zerbitzu koordinatua (fluxu iraunkor eta erregularra ziurtatuz)
Azterlan bereziak egiteko kabinetea, eta
Planaren beraren jarraipena eta ebaluaketa egiteko baliabidea.
Funtsezko eginkizun horiek kontuan izanik, Kulturaren Euskal Behatokiaren lehenengo definizioa ezar daiteke:
Euskal kulturaren esparruaren inguruko informazioa antolatu, balioztatu eta sortzeko erreferentzi-erakundea, kultur arloaren analisia orokorrean, sektoreka zein lurraldeka, betiere, kultura zentzurik zabalenean hartuz.
Euskal kulturaren sistemari dagozkion I+G+b-rako ildoak formulatu eta egokitzeko foroa.
A) Informazioari dagokionez…
Behatokiak lurralde- eta denbora-ikuspegiaz bildutako datu konparatiboak eduki behar ditu.
Kulturaren sektorea beste jarduera-sektore batzuekin berdindu behar du, zer denari buruzko datuen sendotasuna eta zorroztasuna bermatu.
Barne eta kanpo harremanez eratutako sarea sustatuko du; etorkizunean sortuko diren kulturaren arloko joerak atzeman behar ditu; eta komunitate zabal bati informazio fidagarri eta osatura iristeko bideak erraztuko dizkio.
B) Kultur politikari dagokionez (alderdi orokorrak, sektorekakoak, lurraldekakoak) …
Behatokiak areagotu egin behar du masa kritikoa, ikuspegi multidimentsionalean oinarriturik kultur politikari buruzko hausnarketan sakontzeko eta kulturari nagusitasun handiagoa emateko.
Euskal kultur politikaren marko berriari koherentzia handiagoa eman behar dio, politika hori formulatu, gauzatu eta ebaluatzerakoan.
Kulturari buruzko ikuspegi estrategikoari lagunduko dio, informazio eta analisi sistemaren bidez, abaguneko gertakizunak baino areagoko perspektiba emango du.
Ikuspegi multidimentsionalean oinarriturik, kulturaren eginkizunaren balioa gehituko du.
Kultur industriek ekonomiaren hazkundean eta bizi-kalitatean duten zeregina ulertarazten laguntzea.
Kultur arloa ekonomiako beste sektoreekin nola dagoen lotuta identifikatzen lagunduko du, industria zein berrikuntza eta sormenaren inguruko zirkuitu anitz esaterako.
Egungo inbertsio mailak justifikarzen lagundu behar du