Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Kultura Saila

euskadi.net

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Kulturaren Euskal Behatokia
 

W3C-WAI-k web edukirako ezarritako 1.0 Erabilerraztasun Jarraibideetako A mailari dagokion ikonoa

Arteei eta Kultura-Industriei buruzko 2008-2009ko estatistikak

portadaKulturaren Euskal Behatokiak sustatutako lehen sektore-estatistikak.

Kulturaren Euskal Behatokiak 2007an diseinatutako estatistika-programaren lehentasunetako bat zen sektore-estatistikak egitea, arteei eta kultura-industriei dagozkienak barne. Behatokiak bultzatutako errolda-eragiketa berri horien bidez, bi urtez behingo estatistika-segida bat egiteari ekin zaio, eta, horri esker, arte eszenikoa, musika, ikusizko artea, diskografia eta ikus-entzunezko sektoreari buruzko informazio erregularra eskuratu ahal izango dugu, lehenbiziko aldiz.

Eragiketa estatistikoen helburuak eta ezaugarriak

Eragiketa estatistiko horien helburu nagusia da ikerketa-eremu bakoitzeko kultura-eragileen jarrera ezagutzea:

- ekoizle fonografikoak (diskoetxeak) eta ikus-entzunezkoak, Kultura-industriei buruzko estatistikak-en kasuan;
- eta arte eszenikoen ekoizleak eta programatzaileak, musika-programatzaileak eta ikusizko arteen ekoizpen- eta erakusketa-eremuak, Artearen estatistikak-en kasuan.

Eragiketen emaitzei esker, estatistikak diseinatzeko aintzat hartu diren erakunde hauek bultzatutako ikerketa sektorialekin alderatu ahal izango dira datuak: Europako Ikus Entzunezkoen Behatokia, Eiken, FAPAE, Idescat eta abar.

Ikerketa-eremu bakoitzaren berezitasunei eta ezaugarriei egokitutako sei berariazko galdesorta egin ditu Behatokiak: Ikusizko arteak, arte eszeniko ekoizleak, arte eszeniko programatzaileak eta musika-programatzaileak, Artearen estatistikak-en kasuan, eta ikus-entzunezko ekoizleak eta diskoetxeak Kultura-industrien estatistikak-en kasuan. Azpisektore bakoitzaren berezitasunak jasotzeaz gain, galdesortek elkarren antzeko egitura dute, eta lau atal orokorretan banatuta daude: identifikazio-datuak, giza baliabideak (langileak, sexua, kategoria profesionala, ardura, kontratu harremana), jarduera ekonomikoa (gastuak, sarrerak, inbertsioak) eta jarduera/eskaintza-mota (erakusketa, ikuskizun edo kontzertuaren izena, ekoizpen-kopurua, erreferentziak, kopiak, gauza berriak eta abar).

Landa-lana joan den urteko uztailean esleitu zen, eta abiagune diren direktorioak sailkatzeari eta garbitzeari ekin zitzaion azarora arte. Ondoren, informazio-bilketaren faseari ekin zitzaion. Fase hori maiatzean amaitu zen.

Hedapena eta emaitzak

2007ko urteari dagozkion bi azterketen emaitzak aurtengo azken lauhilekoan izango dira eskuragarri, eta eragiketa estatistiko bakoitzarentzat bereziki prestatutako txosten batean eta Behatokiko web gunean argitaratuko dira.