Sarea-ko antzokietako jardueraren emaitzak, 2007-2009 denboraldia
Sarea-ko (Euskal Antzoki Sarea) antzokietako jardueraren emaitza nagusiak.
Kasik 53.000 ikusle gutxiago 2007-2009 bitartean
Azken 3 urtetako bilakaerak nahiko emaitza negatiboak eskaintzen ditu aztertutako adierazle guztietan. 2008ak jaitsiera nabaria ekarri duen arren, azken urteak are eta egoera larriagoa azaltzen du.
2009an, datu estatistikoek emanaldi eta ikusle kopuruaren murrizketa garrantzitsua adierazten dute aurreko bi urteekin alderatuz. Zehazki, emanaldien kopurua urteroko % 10 inguru urritu da, eta 2007tik geroztik kasik 53.000 lagun galdu dira ikuskizun ezberdinetan. Aldi berean, ikusle kopurua emanaldiko behera joan da arinki.
Antzokien diru-sarreren murrizketa nabaria
Arte eszenikoetako ikuskizunen kostu orokorra itzel murriztu egin den arren (kasik 700.000 euro), kostua emanaldiko orain bi urteren bezala mantendu da, 4.200 eurotara hurbilduz. Emanaldi bakoitzeko lortzen den diru-sarreraren kasuan ez da horrela gertatzen, 800 euro baino gehiago galdu baitu aztertzen den epean zehar.
Bilakaera positiboa Dantzan aztertzen den epean zehar
Generoaren arabera, antzerkia da EAEn gehien antzezten den artea (arte eszenikoetako ikuskizunen % 80a da); baina, aldi berean, emanaldi eta ikusle kopuru handiena galdu duena ere (44.000 baino gehiago).
Ostera, Dantzak bilakaera positiboagoa adierazten du 2007tik geroztik, eskainitako ikuskizun (% 25) eta ikusle (% 9) kopurua arinki handituz. “Bestelako ikuskizunak” kategoriaren barnean (adibidez, lirika eta musika), jaitsiera nabariak igartzen dira ere, lanetan zein partehartzaile kopuruan.
Bilakaera negatiboaren eragin txikiagoa euskarazko antzerkian
Hizkuntzaren aldagaia kontutan hartzen bada, gaztelaniazko ikuskizunek arte eszenikoetan jasaten ari den krisia gehiago igarri dutela hauteman daiteke, ikuskizunak % 22a murriztu baitira eta ikusleen kasik % 20a galdu baita. Aldiz, nahiz eta euskarazko antzerkiaren zenbakiek ezkorrak izaten jarraitzen duten, eragina txikiagoa izan da: emanaldiak (% -13) eta ikusleak (% -10) murriztu dira neurri txikiagoan.
Ikusleen murrizketa adierazgarria haurren artean
Haur-ikusleak urritu dira modu adierazgarrian aztertzen den epean zehar, ikusleak % 45a murriztu baitira (eta ikuskizunak %30a). Nahiz eta neurri txikiagoan izan, esanguratsua da ere ikusle helduen artean hautematen den eragina (% -25).
Ikuskizun eta ikusleen murrizketa nabaria euskal konpainien produkzioetan
Euskadiko konpainien ikuskizunek, ugariagoak euskal kultura-eskaintzan (eskaintzaren kasik %57a dira), murrizketa zorrotza jasan dute ere ikusleei (40.000 ikusle baino gehiago galdu dute) zein antzeztutako emanaldiei (%27a aztertu diren hiru urtetan) dagokienez.
Beste Autonomia Erkidegoetako konpainien ikuskizunen emaitzak murritzak diren arren, eragina txikiagoa izan da. Azkenik, atzerriko konpainien ikuskizunek ez dute aldaketa handirik jasan; ikuskizunei dagokienez iraun eta mantendu dira, baina ez horrela ikusleei dagokienez.
(informazioa Sarea osatzen duten 33 gune eszenikoei dagokie. Hiriburuei buruzko informazioa ez da sartu)
Más información:
Txosten estatistikoa [PDF - 260 KB]