Logo Euskadi.eus
Hizkuntza
Kulturaren Euskal Behatokiaren buletina


observatorio

Kulturaren Euskal Behatokia eragile guztiek eskatutako tresna dugu, kultura-aldagaien jarraipenerako oinarrizkotzat jotzen baitute. Kultura gizarte- eta ekonomia-garapenaren elementu nagusiaren lekuan jartzeko aukera emango du.

Sektoreen eta administrazioaren arteko komunikazio-tresna giltzarria da eta erakundeek nahiz eragileek erabakiak hartzeko erreferentzia izango da.

Kulturaren Euskal Behatokiak kultura-esparruari buruzko informazioa antolatu, baliozkotu eta sortzea ahalbidetuko du, norainokotasun, eduki eta aldizkakotasun desberdineko hainbat produktu eta zerbitzuren bitartez; horien artean berariazko estatistika, txosten, azterlan eta ikerketak, urteko jarduera-planak, buletinak eta beste hainbat azpimarra daitezke.

Behatokiaren buletina

Boletinerako lotura

kulturkaria

Behatokiaren lehen buletin digital hau erakunde, baliabide eta kultura-eragileen arteko elkargune eta kultura-dimentsio eta -alor guztiak, orokorrenak nahiz berezienak barne, biltzeko elkarrekintzarako espazio ireki gisa aurkezten da.

Buletinaren atalak

  1. Gai nagusiak: albiste eta artikulu azpimarragarriak, kultura-esparruko pertsonei egindako elkarrizketak,…
  2. Kulturaren Euskal Planaren jardueren jarraipena
  3. Kulturaren Euskal Behatokiaren eta kultura-sektoreen esku-hartzeen eta aurrerapenen hedapena
  4. Kulturakoa dena eta tokikoa dena, Foru Aldundiek eta EAEko Udalek sustaturiko albiste, ekitaldi, praktika onak eta beste hainbat jarduera hedatzera zuzenduriko espazioa
  5. Euskadiko kulturako estatistika-erreferentzien hautaketa
  6. Ezagutza kultura-sektorean: nazioarteko eta Euskadiko bibliografiak, azterlanak eta ikerketak. Dokumentu guztiak Behatokiaren Lakuako bulegoan kontsultatu ahal izango dira.

Lankidetza-espazioa

Behatokiak buletin hau kultura-sektorearentzako ezagutza hedatu eta helarazteko espazio bihurtzea helburu du. Horregatik albiste, artikulu, praktika onekin nahiz iradokizun edo hobekuntza-proposamenekin laguntzeko proposamena luzatzen dizuegu:

Azken eguneratzea: 2007/04/17