Logo Euskadi.eus
Hizkuntza

Bizikidetza. Kultura-lankidetzarako plataforma mugakidea

Europar Batasunak herrialde kideen arteko mugaz haraindiko lankidetza sustatzeko programa bat jarri du indarrean 2008-2013 aldirako.  Pirinioei dagokienez, POCTEFA programa izango da, Frantzia, Espainia eta Andorra artean banatutako lurralde mugakidean ezarriko dena.

PIRINIOAK MEDITERRANEOA BIZIKIDETZA (PMB) proiektua dinamika horretan kokatzen da eta 2010ean Pirinioetako Lan Komunitateak baliozkotu egin du, 4 erakunde kideek kudeatuko duten plataforma berritzailea bihur dadin. Euro-eskualde horretan informazioak, arte-sorkuntzak eta kultura-eragileak gora eta behera ibiltzea sustatuko du plataforma horrek, lurralde mugakidean kultura-ekonomiaren dinamika bat sortzen laguntzeko asmoz.
 
PMBren onuradunak: plataforma hori lau eskualdetako (Katalunia, Aragoi, Midi-Pyrénees, Languedoc-Roussilon) kultura-eragileei, artistei, teknikariei, kudeatzaileei, eta kide instituzionalei eta hautetsiei zuzentzen zaie.

Plataforma horren helburuak, labur-labur, honako hauek dira:

  1. Lau eskualdeetako (Katalunia, Aragoi, Midi-Pyrénees, Languedoc-Roussilon) kultura-operatzaileek sarean lan egin dezaten sustatzea
  2. Profesionalen eta artearen mugikortasuna sustatzea
  3. Eremu mugakidean kultura-ekonomiaren dinamika bultzatzea  

Informazio gehiago:

esteka leiho berri batean irekiko da