Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Kultura Saila

euskadi.net

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Kulturaren Euskal Behatokia

W3C-WAI-k web edukirako ezarritako 1.0 Erabilerraztasun Jarraibideetako A mailari dagokion ikonoa

Euskal kulturaren atari interaktiboa

Datozen hilabeteotan, Euskal Kulturaren Atari Interaktiboa jarriko du martxan Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak. Euskadi Informazioaren Gizartean planaren barruan kokatzen da proiektu hau, eta helburu nagusia da kultura-eragileekin eta, oro har, herritar guztiekin plataforma zabal bat eratzea interakzio eta komunikaziorako bide berrien bitartez kultura-adierazpen eta edukiak hedatzeko eta horietan parte hartzeko. Sektoreetako eragileekin batera (liburua, artea, musika, ikus-entzunezkoak eta ondarea) proiektua definitzeari irailean ekin ondoren,  http://kulturklik.net/ bloga jarri da abian, herritarren, sortzaileen eta bitartekarien (enpresak, konpainiak, komunikabideak...) eskura dagoen sareko lan-gune gisara, Ataria garatzen jarraitzeko, eta irailaren amaieran amaituko da prozesua, aurkezpen ofizialarekin.