Izenburua: Impact of culture on creativity (Kulturaren eragina sormenean) Egilea/Erakundea: KEA European Affairs Hizkuntza: Ingelesa (dokumentu osoa), frantsesa eta alemana (laburpenak) Orrialde-kopurua: 335 Argitalpen-data: 2009ko ekaina ISBN: 3-930395-59-2 Eskuratzeko tokia: Argitalpena webgune honetan kontsulta daiteke: http://ec.europa.eu/culture/key-documents/doc2183_en.htm
Berrikuntza ekonomikoa eta soziala sustatzeko kulturak sormenean duen eragina hobeto ulertzen laguntzea du helburu 2009ko Sormenaren eta Berrikuntzaren Europako Urtearen barruan kokatzen den azterlan honek. Horretarako, galdera hauei erantzuna ematen ahalegintzen da: Nola lagun dezake kulturak sormen-gaitasunak garatzen etengabeko ikaskuntzaren esparruan? Nola lagun dezake kulturak lantokietan irtenbide sortzaileak aurkitzen, baita berrikuntza sozialaren bitartez ere? Nola lagun dezake kulturak zerbitzu eta produktu berriak sortzen?
Galdera horiei erantzuna emanez, kulturaren, kultura-aniztasunaren, sormenaren, eta, oro har, berrikuntza sozial, zientifiko eta ekonomikoaren arteko loturak aztertzen ditu lanak. Kulturak berak sorrarazten duen sormenaren bidez, kulturak eragiten dituen sinergiak eta ondorio onak argitzen ditu ikerketak, esate baterako etengabeko ikaskuntzan, informazioaren eta komunikazioaren teknologia berriekiko onarpenean eta haien erabileran, produktu eta zerbitzuen ikerkuntzan eta berrikuntzan, kapital sozialaren sendotzean, langileen motibazioan edo zerbitzu publikoen modernizazioan. Horretarako, Europako hainbat tokitako eta sektoretako adibide zehatzak ematen ditu.
Ondorio positibo horiek funtsezkoak dira Europan eta munduko beste hainbat tokitan gertatzen ari diren aldaketen aurrean. Izan ere, aldaketa horien bidez, Europa ukiezinezkoaren gizarte bilakatzen ari da, zeinaren lehengai garrantzitsuena sortzeko eta berritzeko gaitasuna baita.
Azterlan honen ondorioa da Europak hobeto baliatu behar duela sormena eta berrikuntza sendotzeko kulturak duen indarraz. Horretarako, gobernu-maila guztietan garatu beharreko estrategiak iradokitzen ditu.