
Edozein unetan eskura, nahi duenak badu non ibili. Gaika antolatuta, hona hainbat eta hainbat erreferentzia literatura gustuko duenarentzat. Badira berebiziko garrantzia eta indarra duten gune bi: Armiarma deritzon egitasmo-multzoa, Susa argitaletxearen eskutik emana. Eta Koldo Mitxelena Kulturuneak abian jarritako atariena: hainbat lekutako idazleen bizitza, herria eta lanak ezagutzeko irakurketa-gida aberatsak eskaintzen dizkigute.

Atari espezializatuak eta erreferentziazkoak
Armiarma: Literaturaren Sarean. Hainbat gune berezitarako sarbidea.

Basqueliterature: Euskal literaturaren historia laburra, katalogoak, loturak… Euskaraz, ingelesez, frantsesez eta gazteleraz.

Beterriko Liburutegia: Literatur Aipamena egitasmoa, Aldizkaria on line, …

Bihotz Bakartien Kluba: BBK. Literatura irakurtzeko ekimena.

Euskal Idazleen Elkartea: 1982an sortutako elkartearen ataria.

Galtzagorri: Euskarazko haur eta gazte literatura sustatu nahi duen egitasmoa.

Irakurri.com: 'Irakurri.com egitasmoa irakurle euskaldunei zuzenduta dago eta horregatik euskal literatura eta euskal testuen irakurketa sustatzeko eraiki da'.


Corpusa: euskarazko literatur testuak
Bretainia hain hurbil, hain ezezagun: 2005ean Bretainia izan zuen helmuga Lertxundik, eta Berriak eman zuen horren berri.

Donostiako Idazleen Liburutegia: Altzaga, Amundarain, Artola, Arzak, Aierbe,... eta Donostia aldeko ikasle askoren testuak eskuragai.

Ereduzko Prosa Gaur: "Gaur egungo hainbat euskal idazle ereduzkoren azken urteotako testuak bildu ditugu, horiekin corpus aski zabal bat eratuz".

Klasikoen Gordailua: Euskal literaturaren testu klasikoen gordailua. Erdi Arotik XX. mende bitarteko ia 200 idazleren lanak ikusgai.

Juan Pérez de Lezarraga: Larrea Dorretxeko jaunaren eskuizkribua (1564-1567).

Liburutegi Digitala: Kultura Saila eta Sancho el Sabio Fundazioaren ekimena. Euskaraz 392 erreferentzia aztergai. Baita erdarazko iturri asko eta asko ere.

Literaturaren Zubitegia: Erreferentziazko aipamenak, testuen estekak, efemerideak, kritikak, bibliografia… apurka-apurka osatuz joango den zubitegia.

Narrazioak: 2003an Berriak plazaratutako Narrazioak: hamahiru idazle, hamahiru kontakizun.

Pentsamenduaren Klasikoak: 'Gure hizkuntzak mendebaldeko kulturrena oinarrian dauden pentsamendu unibertsaleko obra gailenak zuzenean eta sistematikoki berenganatzeko ekimena'.

Sei Hiri, Sei Italia: Anjel Lertxundik 2004an Italian bizitutakoak jaso zituen Berria egunkarian.

Teatro Testuak: Euskarazko teatro testuak aurkituko dituzue orri hauetan. Idazle ezagun eta ezezagunenak. Itzulpenak eta originalak.

Udako Narrazioak: Berria egunkariak uda batean argitara emandako 24 idazleren narrazioak.


Aldizkariak
Euskadi Sioux: 1979an zazpitan argitaratu zuten aldizkaria.

Euskal Prentsaren lanak: XX. mendeko prentsa.

Galeuzka: Paperean argitaratutakoaren bertsio pdf-duna.

Hegats: Paperean argitaratutakoaren bertsio pdf-duna.

Kalegats: Paperean argitaratutakoaren bertsio pdf-duna.

Literatur aldizkarien gordailua: 29 aldizkariren orriak digitalizatuta edo digitalizatzeko bidean, hasi Gernika-rekin eta Garziarena Berria-ra heldu. 10.000 artikulu baino gehiago. Hauexek dira atari zoragarri hau osatzen duten aldizkariak: Gernika (1945-1953), Egan (1948-...), Euzko-Gogoa (1950-1959), Olerti (1959-1995), Igela (1962-1963), Ustela (1975-1976), Pott (1978-1980), Oh! Euzkadi (1979-1983), Susa (1980-1994), Xaguxarra (1980-1981), Idatz & Mintz (1981-2001), Maiatz (1982-...), Stultifera Navis (1982-1983), Pamiela (1983-1993), Txistu y Tamboliñ (1983-1993), Kandela (1983-1984), Korrok (1984-1989), Ttu-ttuá (1984-1985), Txortan (1984-1985), Porrot (1984-1990), Plazara (1985-1992), Literatur Gazeta (1985-1989), Zintzilik (1986-1989), Enseiucarren (1986-1999), Mazantini (1991-1993), Garziarena (1992-1994), Zantzoa (1996-1998), Vladimir (1997-2000), Garziarena Berria (1997-1998).

Literatur emailuak: 2002tik argitaratzen den astekari elektronikoa, Susa literatura argitaletxearen eskutik.

Ostiela: 'Euskal kultur (?) aldizkaria da, hiruhilabetekaria, euskal herrietan zabaltzen dena, merkea bezain aberatsa…'


Idazleek eurek sortutako blogak
Julen Gabiria: Lagun batek esan dit lagun batek esan diola...

Anjel Lertxundi: Hitz beste.

Xabier Mendiguren Elizegi: Paperjalearen dieta.

Markos Zapiain: Batzutan Pelipe pizten da ene baitan.


Idazleen gaineko atariak:
- Euskaraz sortu dutenak
Gabriel Aresti Koldo Mitxelena Kulturunean: Aresti ezagutzeko aukera eta 1999an KMKn egindako erakusketa ikusgai.

Arturo Campión. Idazle eta ikerlari nafarraren biografia, idaztiak eta artikuluak. Berria egunkariaren eskutik.

Piarres Lafitte Koldo Mitxelena Kulturunean: Lafitteren ikerketak, itzulpen lanak, lankidetzak…

Lauaxeta Koldo Mitxelena Kulturunean: Lanen berri eta interneterako loturak.

Xabier Lizardi Koldo Mitxelena Kulturunean: Leen-leendanik gure izkuntza landu izan ba'gendu…

Jon Mirande Koldo Mitxelena Kulturunean: Patri Urkizuk idazlearen berri luze-zabala ematen digu.

Koldo Mitxelena Koldo Mitxelena Kulturunean: Hizkuntzalaria bere egoitzan bertan.

Nikolas Ormaetxea 'Orixe' Koldo Mitxelena kulturunean: Euskaldunak lanaren idazlea aztergai.

Juan San Martin Koldo Mitxelena Kulturunean: Eibartarraren berri duzu hemen.

Txillardegi Koldo Mitxelena Kulturunean: Idazlea eta hizkuntzalaria sakon aztertzeko aukera.

Martin Ugalde, 1921-2004. Berria egunkariaren ekimena, Andoaingo euskaltzalearen lanak ezagutzeko.

Martin Ugalde Koldo Mitxelena Kulturunean: Eguneratu barik badago ere, edukia oso interesgarria duzu.


- Erdaraz sortu duten idazleak, euskaraz aztertuak
Margaret Atwood Koldo Mitxelena Kulturunean: idazle kanadarraren berri. Kanadako beste idazle batzuk.

Pio Baroja Koldo Mitxelena Kulturunean: Pío Baroja euskal herritar nobelagilea.

José Bergamín Koldo Mitxelena Kulturunean: Idazlearen lanak.

Jorge Luis Borges Koldo Mitxelena Kulturunean: idazlearen bizitza eta lanak. Hainbat idazleren gainean idazti zituenak.

Castelao Koldo Mitxelena Kulturunean: biografia, bibliografia, ipuin bat.

James Ellroy Koldo Mitxelena Kulturunean: Los Angeleseko idazlearen gaineko informazioa.

Pere Gimferrer Koldo Mitxelena Kulturunean: Bizitza, lanak, sariak eta irakur-gida.

Ismail Kadaré Koldo Mitxelena Kulturunean: Idazle, lan eta Albaniaren berri.

Torgny Lindgren Koldo Mitxelena Kulturunean: ezagutu Suediako idazlearen lana.

Jack London Koldo Mitxelena Kulturunean: AEBn jaiotako idazlearen bizitza eta lanak.

Luis Martín Santos Koldo Mitxelena Kulturunean: Tiempo de silencio lanaren egilea hobeto ezagutzeko.

Augusto Monterroso Koldo Mitxelena Kulturunean: 'Cuando despertó, el dinosaurio todavía estaba allí' inoiz idatzitako ipuin laburrena omen.

Cristina Peri Rossi Koldo Mitxelena Kulturunean: Bibliografia eta Interneterako loturak.

Aleksandr Sergueevich Pushkin Koldo Mitxelena Kulturunean: Pushkin eta Errusiako beste idazle batzuen berri.

José Saramago Koldo Mitxelena Kulturunean: idazlearen lanak ondo batean aurkeztuta.

Alfonso Sastre eta Eva Forest. Idazleon webgunea ezagutzeko aukera.

Geroges Simenon Koldo Mitxelena Kulturunean: 200 eleberri baino gehiago idatzi zituen idazle belgikarraren berri eta Maigret inspektorearen aita.

Anton Txekhov Koldo Mitxelena Kulturunean: hurbil zaitez Txekhoven idazlanetara.

Miguel de Unamuno Koldo Mitxelena Kulturunean: idazle eta filosofo bilbotarraren gaineko ataria.
Jules Verne Koldo Mitxelena Kulturunean: azterlan polit eta txukuna Nanteseko idazlea gogoan.

Virginia Woolf Koldo Mitxelena Kulturunean: 'Bloomsbury' taldeko kide izan zenaren berri luze-zabala.

Marguerite Yourcenar Koldo Mitxelena Kulturunean: bizitza, lanak eta irakurketa gida.


Poesia eta Bertsolaritza
Basquepoetry. Euskal poesia XVI. mendetik honako poesiaren erakuskariak euskaraz, gazteleraz, ingelesez, frantsesez eta alemaneraz aurkeztuta.

Bertso eta olerkien hemeroteka. Ia 50.000 bertso-olerki zure esku.

Xenpelar Dokumentazio Zentroa: Bertsolaritzaren inguruan sortzen den oro biltzea helburu duen erakundearen ataria.


Tresnak
Euskal Lokuzioak Sarean. Intza Proiektuaren xede nagusia da euskaldun guztiei euskarazko lokuzioak ezagutzeko eta lantzeko aukera ematea.

Idazle Eskola: Euskal Idazleen Elkatearen, Bergarako UNEDen eta Asmoz Fundazioaren ekimena.

Joana Albret Bibliotekonomia Mintegia: 1997an bibliotekari talde batek abian jarri zuen ekimena.


Bestelakoak
Bidegileak: 1987an jaiotako bilduma honek euskararen alde aritutako norbanakoak, etxekoak zein kanpokoak, ditu aztergai.

Euskal Literatura: Zaletu baten bloga: liburuen gaineko guztiak.

Euskal Idazle Klasikoak: Euskal literaturako laurogeita lau izenburu esanguratsuk osatzen dute bilduma.

Gutenberg Ekimena: 17.000 liburu 48 hizkuntzatan.

Kritiken hemeroteka. 1994tik gaur arteko liburuen kritikak.

Literatura Unibertsala Bilduma: Eusko Jaurlaritza eta EIZIEren ekimenaren eskutik sorturiko itzulpenen katalogoa.

Nontzeberri: Euskarazko atari honek literatura ere aztergai du.

Sautrela: 2000tik hona ETBk zabalduriko saioaren webgunea.

Volgako batelariak: Literatur inoizkari kosakoa.

Zaldi Ero idazleekin. Miel Anjel Elustondoren erretratoak: idazleak eta kamera aurrez aurre.


Argitaletxeak
Alberdania

Aizkorri

Desclée de Brouwer

Elhuyar

Elkar

Erein

Giltza

Hiria

Ibaizabal

Igela

Labayru

Mensajero

Pamiela

Sendoa

Susa

Ttarttalo

Txalaparta

|