EABk egitekoen artean ditu, besteak beste, Euskal Autonomia Erkidegoko hizkuntza-normalkuntzari buruzko gaiak aztertzea eta ikertzea eta euskararen erabilerari buruzko xedapenak ondo ezartzeko behar diren neurriak proposatzea Eusko Jaurlaritzari eta dagokien erakundeei.
Argitalpen honek, euskarazko hedabideak eta euskararen presentzia hedabideetan izeneko gaia oinarritzat harturik, Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzaren eskariz 17 adituk prestatutako txostenak jasotzen ditu.
Euskal hiritar guztiei, eta, bereziki, irakaskuntzan nahiz udal mailako EBPNren garapenaren arloan diharduten eragile publiko zein pribatuei zuzendutako aholku-proposamenak biltzen dituen lana.
2004. urtean Euskararen Erabileraren Jarripenerako Batzorde-atalak egindako hausnarketaren emaitza da. Esparru sozioekonomikoan euskararen erabilerari buruz izandako gogoeta jasotzen da; azken urteotako ibilbidea aurkeztu ondoren, adierazle kuantitatiboen bidez esparru horren irudia ematen da. Ikerlana osatzeko, aldeko nahiz aurkako aldagaiak aztertu ondoren, etorkizunerako proposamenak eta lan-ildoak zehazten dira.
EABren Lege Garapenerako Batzorde-atalaren 2001. urteko txostena. (pdf, 516 Kb) Txosten honen helburua Eusko Legebiltzarrak 1999ko abenduaren 10eko bilkuran onetsitako 4. Erabakiari erantzutea da. Zera dio hitzez hitz erabakiak: “Eusko Legebiltzarrak beharrezkotzat jotzen du euskararen erabilera normalizatzeari buruzko legedia garatzea, bai gunerik euskaldunenetan, bai hedabideetan, zein Euskal Herrian egoitza duen Estatuko Administrazioan, esparru sozioekonomikoan, informazioaren eta komunikazioaren teknologia berrietan, eta kontsumitzaileen hizkuntza eskubideen bermean, hobari fiskaletan zein toki-erakundeetan euskara erabiltzeko normalizazio-ekimenek aurrera egin dezaten.
Euskararen Aholku Batzordea: 2000. urteko oroitza. (pdf, 248 Kb) Txosten honetan Euskararen Aholku Batzordearen eskutik eta bere urteko lan-egitarauari jarraiki, 2000. urtean garatu diren ekimenak jaso dira.
Euskararen Aholku Batzordeak prestatu du azterlan hau, irakaskuntzan diharduten erakundeei euskararen norabidea zehazteko. Bertan, irakaskuntzan orain arte egindakoa kontuan hartuz eta egungo arazo nagusiak aztertuz, aurrera begira jarraitu beharreko irizpideak aurkezten dira.
Txosten honetan euskararen erabilerari buruzko udal-araudia egitean kontuan hartu behar diren lege-oinarriak aipatzen dira, gai horri buruzko erabakiek oinarri sendoa izan dezaten.
Lan honetan bi puntu izan dira Euskararen Aholku Batzordeak nagusiki aztertu dituenak: bere eginkizuna sortze dekretuak dioenaren barruan zehaztu eta definitu, eta euskara lanetarako oinarrizko irizpideak finkatu.