Egitura eta Osaera
Euskararen Aholku Batzordearen kide anitzeko organoak ondorengoak dira:
· Batzorde Osoa. Hauek dira bere egitekoak:
a) Jaurlaritzak eskatuta, EAEko hizkuntza-normalkuntzari buruzko gaiak aztertzea eta ikertzea.
b) Euskararen erabilerari buruzko xedapenak ondo ezartzeko behar diren neurriak proposatzea Jaurlaritzari eta dagokien erakundeei.
c) Hizkuntzari loturiko gaietan eskumenik duten herri-aginteen jarduera koordinatua bermatzeko neurriak proposatzea.
d) Euskara Biziberritzeko Plan Nagusiaren garapenari eta betetzeari buruzko txostenak egitea.
e) Batzorde-atal Iraunkorrak egingo duen ekintzen urteko oroitza onartzea.
f) Euskararen Aholku Batzordearen Batzorde Osoak ekintzen urteko oroitidazkian txertatuko du Euskara Biziberritzeko Plan Nagusiaren garapenari buruzko ebaluazioa .
g) Batzorde-atal bereziek proposamenak eta txostenak eginez gero, horiek aztertzea.
h) Legeek edo erregelamenduek aitortutako beste edozein egiteko.
- Batzorde-atal Iraunkorra.Hauek dira bere egitekoak:
a) Batzorde Osoari eta Batzorde-atal Iraunkorrari laguntzea beren eginkizunetan
b) Euskararen Aholku Batzordeak eskatutako oinarrizko azterlanak egitea
c) batzorde-atal berezia sortzeko onartutako Ebazpen edo Aginduan zehazten diren azterlan eta txostenak egitea.
Dagoeneko toponimia eta terminologia batzorde-atal bereziak eratu dira.
Euskararen Aholku Batzordearen antolamendu eta funtzionamenduaren araudia 176/2007 Dekretuan jasotzen da.
Antolamendua eta funtzionamendua:
176/2007 DEKRETUA (pdf, 89,5 kb) urriaren 16koa, Euskararen Aholku Batzordeari buruzkoa.
BATZORDEAREN OSAERA (pdf, 109 kb)
|