Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Kultura Saila

euskadi.net

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Kultura Ondarea
  4.  
  5. Kultura Ondarearen Zentroa
  6.  
  7. Gipuzkoako megalitoak
  8.  
  9. Igoin-Akola
  10.  
  11. Ibilbidea

W3C-WAI-k web edukirako ezarritako 1.0 Erabilerraztasun Jarraibideetako A mailari dagokion ikonoa

Txoritokietako megalitotegia

Txoritokietako megalitotegia

Bisita Birtuala: Hegaldia - Txoritokietako megalitotegira sartu(mov, 6,6 MB)

Megalitotegi honetan trikuharriak, mairubaratzak, eta monolito bat aurki ditzakegu.

Astigarragako Bentatik habiatuz Errenteria aldera doan errepidea hartu behar da eta Zamalbide auzora heldu aurretik ezkerraldera doan beste errepidetxo bat hartu. Hau Txoritokieta eta San Marcos tarteko lepaka zabalera doa. Lepo honen HM-tik jaitsi oinez HE-rantz eta aritz amerikanoz osatutako zuhaizti batean Aitzetako Txabala trikuharri polita aurkitzen da.

Aitzondo baserritik ere erraz aurki daiteke. Hemendik 120 m IIM-rantz dago. Aitzetako Txabalako trikuharritik habiatuz Berrozpin trikuharriak ikus daitezke. Horrela Berrozpin bizkarreko M-ko muturrean eta Aitzetako Txabalatik 150 m IIM-ra Berrozpin I trikuharria dago. Hemendik 30 m-ra Berrozpin II eta bizkarraren erdian, Aitzetako Txabalatik 80 m IIE-ra eta Berrozpin II-tik 95 m E-rantz, Berrozpin III.

Txoritokietako zutarria ikusteko, mendi honen Mendebaldeko maldatik doan bidea jarraitu behar da eta eskuinaldera, sagasti batean, aurkitzen da menhirra.

Arreginea eta Ermañaldeko mairubaratzak ikusteko hoberena Santiagomenditik habiatzea da. Hemendik H-aldera jo Arregineako mairubaratzaraino. Bidenabar Santiago ermita ikus daiteke eta bertatik Donostia eta Pasialdera ikusten den ikuspegi zoragarriaz gozatu.

Santiagomendiko hegoaldean, Arreginea izeneko lekuan eta Ermaña baserritik 170 m MIM-rantz Arregineako mairubaratza aurkitzen dugu. Ermañaldeko mairubaratzak, berriz, egi baten gainean daude, Ermañatik 250 m HE-ra, Santiagomendiko HHE aldean. Azken hauen ondoan, EIE-an, badira harkosko handi batzuk beste egitura bat osa dezaketenak.