Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Kultura Saila

euskadi.net

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Kultura Ondarea
  4.  
  5. Kultura Ondarearen Zentroa
  6.  
  7. Gipuzkoako megalitoak
  8.  
  9. Igoin-Akola
  10.  
  11. Ibilbidea

W3C-WAI-k web edukirako ezarritako 1.0 Erabilerraztasun Jarraibideetako A mailari dagokion ikonoa

Igoin-Akolako megalitotegia

Igoin-Akolako megalitotegia

Bisita Birtuala: Hegaldia - Igoin-Akolako megalitotegira sartu(mov, 6,6 MB)

Megalitotegi honetako monumentuak bisitatzeko, Astigarragako Bentatik habiatu daiteke. Hemen Aitzbitarte edo Landarbasoko haitzulotara doan errepidea hartu behar da. Bi km-tara, gutxi gora behera, errepidearen eskuinaldean, belaze baten ertzean, Langagorriko zutarria aurkitzen da.

Hemendik, eta ondoan dagoen baserritik habiatuz hasi daiteke Landarbasoko zazpi trikuharrien bisita, VI. trikuharritik hasiz. Horretarako lehendabizi errekara jaitsi behar da eta ondoren pareko aldapa gora joan, hau da, Igoin mendiko isurialdera. Beraz, Igoingo Ipar Mendebaldeko maldan gaude

Erosoagoa da, ordea, errepidez jarraitzea, Astabiskar baserriraino, eta hemendik zeharka Landarbaso V. eta handik 100 m-ra dagoen - VI. trikuharrietara hurbildu. Hemendik gora ikus daitezke Landarbasoko beste trikuharriak eta ondoren Igoingo Lepora igo. Landarbaso II trikuharria Landarbaso baserritik 280 m-ra HE-ra dago. Landarbaso I 80 m IE-ra. Landarbaso IV, berriz, aipaturiko baserritik 190 m M-ra eta Landarbaso V trikuharritik 210 m IIM-ra. Gaur egun errazago aurki daiteke bertan dagoen indar dorretik habiatuz. Bigarren indar dorrea baserritik IE-rantz dago eta hemendik 45 m-ra aurkitzen da Landarbaso V. Azkenik Landarbaso III Landarbaso IV-tik 190 m M-rantz dago.

Igoingo mendi-lepoan aurkitzen da Igoingo Lepua I izeneko trikuharria. Hemendik urak banatzen dituen bizkarretik HM-rantz jarraitu. Berehala Igoingo Lepua II trikuharria dago, mendi-lepotik 180 m-ra MHM-rantz, eta ondoren beste guztiak Sagastietako Lepua I aurkitu arte. Trikuharri hau Sagastietako (edo Saratsetako) Lepua izeneko lepoan dago. Sagastietako Lepua II, berriz, Sagastietako Lepua I-etik 60 m EHE-ra

Akolako Lepua I trikuharria izen bereko lepo zabalean dago, 80 m HHE-ra, Igoingo lepotik eta Akolako lepotik datozen bide gurutzean.

Akolako Lepua II Arritxieta mendiko HM-ko maldan dago, Akolako lepotik 130 m IE-rantz

Arritxietako trikuharria, berriz, orain aipatutako honetatik 160 m EIE-rantz.