Zutik dagoen monolito edo zutarri hau, harlosa formakoa da. Lur gainean 1.20 m altuera du, eta 1.60 eta 0.90 tarteko zabalera. Mendebaldeko aurpegiaren erdian gurutz bat du. Industu zenean bertan historiaurreko zista bat agertu zen. Ondoren zista hori lurrez estali zen eta monolitoa bakarrik utzi ageri.