Trikuharri hau laburra eta irekia da. Tumulua jaitsia eta itxuragabetua da, 8 m diametrokoa eta 0.30 eta 1 m tarteko altuerakoa. Ganbara HM-rantz deszentratua dago, alboko bi losaz eta ixten duen beste batez eratutako esparru errektangular bat da. Orain dela gutxi makina bat pasa zen gainetik eta tumuluaren zati bat hondatu egin zuen.