Igoingo Lepua I trikuharria (Donostia-San Sebastián)
Koordenatuak: X: 588.525; Y: 4.789.893; Z: 315m
Igoingo lepoan, ur-lerro banatzailean, Igoingo Lepua II trikuharritik 180 m EIE-rantz aurkitzen dugu trikuharri hau. Tumulua 14 m diametrokoa da eta 0.80 m altuerakoa. Hegoaldeko muturrean, E-M-rantzeko norabidean lerrokatuta, 3 harlosa daude. Ekialdeko muturrean, berriz, beste harlosa handi bat dago, etzanda, agian trikuharriaren estalkia, 2.10 x 1.15 m-takoa.