Gipuzkoako Karta Arkeologikoan (1990) Igoin-Akola eta Txoritokieta izenekin agertzen diren megalito multzoak, oso hurbil daude bata bestetik. Are gehiago, Txoritokietako megalito batzuk, Ermañaldeko mairubaratzak adibidez, gertuago daude Igoin-Akolako beste megalitoetatik, Langagorriko zutarria adibidez, hau eta Sagastietako Lepoko trikuharria baino, nahiz eta azken bi hauek Igoin-Akolako megalitotegi berdinekoak izan. Horregatik aurkezten ditugu batera orri honetan
Megalito multzo hauek Hernani, Donostia, Astigarraga eta Errenteriako muga mendietan daude. Megalito bakoitzaren izenaren ondoren ipiniko dugu zein herritan dagoen. Badira bi herrien arteko mugan bertan daudenak ere.