Monumentu guzti hauek, Gipuzkoako beste megalito guztiak bezala, Eusko Jaurlaritzak legez babestu ditu. 2003. urtean Kultura Ondasun gisa deklaratu zituen eta babes-araudia ezarri. Horrela eraginkortasun edo efikazia handiagoarekin gorde eta zaindu daitezke.
Megalito guzti hauek garbituak ere izan dira, gaurko makina handiekin egiten diren basolanak ondatu ez ditzaten.