Azkenzaldei, zaldien azken lekua, haitzuloaren azken sala dugu. Zoru buztintsua du berriro eta negualdiko zuloak dauzka honek ere. Horietako batean leize hartzaren hondakinak azaldu ziren.
Eskuineko hormaren gainean zazpi zaldik osaturiko friso bat dago. Animalia guztiak hartzen nitxora begira daude. Zaldierik gehienak margoturik daude, kolore beltzez edo gorriz, edo grabaturik.