Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Kultura Saila

euskadi.net

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Kultura Ondarea
  4.  
  5. Kultura Ondarearen Zentroa
  6.  
  7. Ekain

W3C-WAI-k web edukirako ezarritako 1.0 Erabilerraztasun Jarraibideetako A mailari dagokion ikonoa

Ekaingo ingurua
Ekaingo ingurua

1969ko udaberrian Andoni eta Rafaelek, Antxieta taldeko beste zenbait kiderekin batera, Azpeitia ondoan den Izarraitz kare mendialdea miatzeari ekin zioten.

Egunen batean Goltzibar errekan zehar itzuli ziren Zestoa aldera. Han, guztiz deigarri gertatu zitzaizkien Sastarrain baserria eta ingurua; bi errekastoen arteko leku hark hunkiturik utzi zituen, ura ugari zegoen eta agerikoak ziren historiaurreko bizitegi baterako baldintza egokiak. Ekainaren batean, goizeko lehen orduetan aipatu baserrira jo zuten bi lagunek eta galdetu zioten bertako etxekoandreari aurrean ikusten ziren muinoetan haitzulorik ba ote zegoen. Etxekoandreak baietz erantzun eta gutxi gorabehera haitzuloak non ziren erakutsi zien.