Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Kultura Saila

euskadi.net

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Kultura Ondarea
  4.  
  5. Kultura Ondarearen Zentroa
  6.  
  7. Ekain

W3C-WAI-k web edukirako ezarritako 1.0 Erabilerraztasun Jarraibideetako A mailari dagokion ikonoa

Zaldei - Estalagmitazko zorua
Zaldei - Estalagmitazko zorua

Hamar metro inguru herrestan joan behar izan zuten. Handik aurrera belauniko jarraitu ahal izan ziren eta 10 metro aurrerago zutik jartzea lortu zuten. Gero eta zabalagoa egiten zen zuloan aurrera jarraitu zuten. Zulo hartan ez zen inor sartu behialako garaietatik.

Aurrerago, Rafael lenar alderantzikatu baten azpitik sartu zen eta oihu egin zion lagunari: »Andoni, hator!!«. Andonik, oihu hori aditzean -esanezinezko zirrara adierazten zuena, geroago esango zuenez-, laguna etzanik zegoen lekura hurbildu eta zaldi talde handia topatu zuen bertan.

Sentitu zuten zirrarak galarazi zien haitzuloa miatzen jarraitzea. Horrenbestez, handik irtetea erabaki zuten