Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Ikus-entzunezko Industria Kulturalak

Ikus-entzunezkoen produkzio-etxeei buruzko azterlanak duen irismena mugatzeko, hainbat oinarrizko irizpide eta definizio ezarri dira.
Honako hau hartzen da ikus-entzunezkoen produkzio-etxetzat: EAEn egoitza duen erakunde oro, jarduera nagusia ikus-entzunezkoen produkzioa duena, edozein motatakoa (zinema, dokumentala, publizitatea eta abar) eta edozein euskarritan.

Errolda egiteko honako irizpide hauek ezarri dira:

  • Azken hiru urte hauetan tituluren bat produzitu duten ikus-entzunezkoen produkzio-etxeak soilik hartu dira kontuan.
  • Enpresa-izaera duen ikus-entzunezkoen produktu mota oro produzitu duten ikus-entzunezkoen produkzio-etxeak soilik hartu dira kontuan. Hortaz, produkzio-etxe zinematografikoak eta telebistarako edo beste kanal batzuetarako produkzio-etxeak hartu dira aintzat..

Ikus-entzunezko Industria Kulturalak [PDF - 825,76 kB]