Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Sorkuntza fabrikak

 

       Kulturaren Euskal Behatokiarentzat, hasiera-hasieratik, funtsezko lan-ildoa izan da sorkuntza eta kulturaren sektorean horrek duen garrantzia aztertzea eta ikertzea. 2010. urtean sorkuntzari buruzko bi ikerketa egin dira.

       Lehenengoa, Sorkuntzari laguntzeko politika aztertu da eta bigarren ikerketa-ildoa sorkuntza-lantegiak hobeto ezagutzera bideratu da. Izan ere, hirien arte-berrikuntzarako eta -ikerkuntzarako eta kultura-ekoizpenerako politikaren atal garrantzitsu gisa abian jarri ondoren, sorkuntza-laborategi nagusietako bat bihurtu dira. Era berean, lantegi horiek sortzaile gazte edo berriei zuzendutako politiken atal garrantzitsua ere badira, eremu horietan profesionalizatzeko bidean lehen urratsak emateko aukera aurkitzen baitute. Hainbat lekutan ondare-politikaren atal gisa ere jaio dira, eta kultura-hurbiltasuneko estrategietan tresna nabarmenak dira. Eremu horiek tokiko sorkuntza-adierazgarritasunaren alde egiten dute, eta asko eta asko sortzaile gazteei eskaintzen dieten laguntzagatik nabarmentzen dira, haien sorkuntza-proposamenak garatzeko aukera ematen baitiete, bestela zailtasun handiz argitaratuko liratekeen proiektuei bidea emanez. Baina, sorkuntza eta ekoizpena posible egiteaz harago, sorkuntza-lantegiak hedapenean ere zeresan handia daukate. Lengoaia berriei adi dagoen eta kultura-proposamen berritzaileekiko sentibera den ikuslegoa sortzearen alde ari dira.

Sorkuntza fabrikak azterketa [PDF-958KB]